GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-05
Osasun etxe berria eskatzen du Gasteizko Alde Zaharrak
Gasteizko Alde Zaharreko beharrak bertako auzokideen artean jasotzen eman ditu azken hilabeteak AZAO plataformak. Besteren artean, etxebizitza, gizarte-ekipamendu, hezkuntza edo osasungintzan dauden gabeziak bildu eta proposamen zehatzak aurkeztu zituen atzo. Horien artean, osasun etxe berri baten eskaera dago.

GASTEIZ

“Alde Zaharra Birizik 2006. Gizarte-indarberritzea lortzeko auzo proposamena”ren ildo nagusiak aurkeztu zituen, atzo, Gasteizko AZAO plataformak. Alde Zaharreko bizilagunen eskaerekin osatu dute testua, eta hainbat atal ditu.

Osasungintzan, ohi den gainezkatze-egoerak sortutako arazoak konpontzeko eskatzen dute. Alde horretatik, besteren artean, egungo osasun etxea handitu eta osagile eta erizain gehiago kontratatu behar direla sumatzen da. Osasun etxe berri bat ere eskatu dute egungo egoitzak bere gain hartu behar dituen gaixoen kopuru altua txikitzeko asmoz.

Auzo-ereduari dagokionez, irekia eta parte-hartzea bultzatuko duen komunitate baten ezaugarriei eutsiko dien auzoa aldarrikatu zuen. Hori dela-eta, auzotarren beharrizanei erantzuteko beharrezkoak diren baliabideak esleitzea proposatzen du. Lehenik eta behin, gizarte-gabezien aurrean erabili beharko litzatekeela zehaztu zuen plataformak.

Kiroletako gune bat

Alde horretatik, 1982an onartutako PERI egitasmoak egiten zuen analisiarekin bat egin zuen, eta hark arloak dituen gabeziak oso nabarmenak direla esaten du. Egungo beharretara eta aurreikuspenetara moldatzeko exijitzen du plataformak. Adinduei zuzendutako programak ugaritzeko edota kiroletako gune bat egiteko eskatzen du, adibidez. Era berean, mota guztietako sexismoa nahiz gizarte-gaztazka alde batera uzteko neurriak bultzatu behar direla aipatu zuen plataformak.

Hezkuntzaren inguruan, eskola euskalduna, publikoa, doakoa eta askotarikoa izan dadin ahaleginak egin behar direla nabarmendu zuen. Arlo sozio-ekonomiakoan, besteren artean, gizarte laguntzak jasotzeko bermea nabarmendu zuen. Immigrazioari dagokionez, auzoko biztanleen %17 immigrante dira, eta berdintasunaren aldeko neurriak eskatu zituen. Etxebizitzari lotutakoak ere aurreikusten ditu dokumentuak. Berritu behar diren etxebizitzen inguruko ikerketa baten beharra sumatu zuen, baita berritze hori ordaintzeko laguntzak.

Kulturari eta aisialdiari, ekologiari eta azpiegiturei buruzko neurriak ere eskatzen dira. Oinarri horien guztien gainean, Gasteizko eragileekin, lehenik, eta alderdi politikoekin, ondoren, biltzeko asmoa agertu du AZAOk. «Alderdiek duten iritzia publiko egin dezaten nahi dugu», esan zuen.



Politikari eta taldeen mahaia

GASTEIZ

Benetan integrala izango den PERI bat egin eta abian jartzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekotzat jo zuen Alde Zaharraren Aldeko Ohiua plataformak. Horiek hala, ordezkari politiko eta auzoko gizarte-eragileen arteko mahai paritario bat sortzearen alde egiten du, «biztanleen aldarrikapen nagusia diseinatu, bultzatu eta gauzatuko duena». Adostutako gizarte-programak garatzeko, gainera, urtero aurreko urtekoak esleitzearen alde azaldu zen, diru sail zehatzekin. Aurrekontu horiek auzoko hirigintza-zaharberritzeko esleitzen diren aurrekoen parekoak izan beharko liratekeela gaineratu zuen plataformak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Madrid y Lakua se dejan «las puertas abiertas»
Mundua
Hallan muerto de un tiro al espía que informaba desde la cúpula de Sinn Féin
Ekonomia
Bosgarrengoz, milaka ikasle eta langile karrikaratu zen Baionan CPEren aurka
Kirolak
Samuel Sánchez acierta en Segura
Jendartea
Lurreko Telebista Digitala ate joka dago, eta oraindik ez daki ondo euskaraz
Euskal Herria
Batasuna presentará el domingo en el Kursaal su oferta política renovada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea