GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-14
Aldaketa asko egingo ditu Biarritzek hamabostekoan
·Zuri-gorriak Bourgoinen arituko dira gaur gauean 20.30ean hasita

BIARRITZ

Aldaketa asko egingo ditu Biarritzek gaur 20.30etatik aurrera Bourgoinen jokatuko duen norgehiagokan. Zuri-gorriek ia segurtatuta dute finalerdiak jokatzeko txartela, eta datorren larunbatean Heineken Kopako finalerdiak prestatzen ari dira jadanik zuri-gorriak.

Hori dela-eta, hamabostekoan aldaketa asko egingo ditu talde lapurtarrak. Ohikoak diren jokalari askok atseden izango dute, eta normalean aritzen ez diren askok beste aukera bat izango dute haien baliabideak erakusteko.

Berrikuntza horien guztien artean, lapurtarrek egin duten azkeneko fitxatzea izango da, Colin Noon hasieratik aritzea espero baita.

Harekin batera, gaurkoan hasierako hamabostekoan izango dira Noirot, Booyse, Couzinet, Chouchan, Carizza, Malonga, Lison, Hegarti, Dambielle eta Tillous-Borde.

Jokalari horiek guztiek euren maila erakusteko aukera paregabea izango dute, gaurko norgehiagoka oso zaila izango baita. Bourgoin lehen lau postuetan sartzeko borrokan ari da. Oraingoz bosgarren daude, baina Tolosa ez dute oso aparte, eta gaurko partida irabazteak garrantzi handia izango du frantziarrentzat. 61 punturekin daude bosgarren postuan, 11 partida irabazi eta 10 norgehiagoka galduta.

Garaipenik lortu ezean atzera pasua emango lukete, nahiz eta Tolosak bihar gauza bera egingo balu, lehen bezala geratuko liratekeen. Baina Bourgoinek garaipena lortzen ez badu eta Tolosak bai, ia ezinezkoa izango du estreinako lauren barruan denboraldia amaitzea. Beraz, gaurko puntuek sekulako garrantzia dute Bourgoinentzat, eta gauzak oso zail jarriko dizkiete biarriztarrei. Euskaldunek irabaziko balute, lehen postuan sendo jarraituko lukete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Fallece en Santurtzi tras rozar con la catenaria del tren
Jendartea
Hasi dira prozesioak
Jendartea
La ESA publica las primeras fotos del Polo Sur de Venus
Euskal Herria
División y prohibiciones marcan también el Aberri Eguna tras la iniciativa de ETA
Euskal Herria
Mexikon giltzapetu sei euskal presoek gogor kritikatu dute Fox-en Gobernua
Mundua
Irán deja claro a ElBaradei que no habrá marcha atrás en su programa nuclear
Euskal Herria
«Es ya una realidad que el movimiento juvenil trabaja con visión nacional»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea