GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-26
- Urrezko Aizkora
Finalerako azkeneko txartela dago jokoan
·Joxemari Olasagasti eta Anjel Arrospide neurtuko dira etzi eguerdian Maestun

DONOSTIA

Urrezko Aizkoran bigarren eta azkeneko finalerdia jokatuko da etzi Maestun, 12.30ean hasita. Joxemari Olasagasti eta Anjel Arrospide neurtuko dira finalerako txartela lortzeko asmoarekin. Jadanik Nazabal finalean da, pasa den igandean Mindegia menderatuta.

Finalerdia orekatu samar ageri da, nahiz eta Olasagasti aterako den faborito. Dena dela, egin beharreko lana oso aproposa da Arrospiderentzat, eta orain arte oso ongi moldatzen dela erakutsi du. Final-laurdenetako ligaxkan, bere multzoan nagusi izan zen, Mindegiari irabazi eta Larretxearekin berdinduta.

Olasagasti, aldiz, bigarren izan zen bere multzoan. Estreinako jardunaldian Igeldokoak Nazabalekin galdu egin zuen, eta bigarrengoan, berriz, Txapartegiri irabazi egin zion. Etzi gertatzen dena gertatu, nafar bat eta gipuzkoar bat izango dira finalean.

Hasteko, 45 ontzako enborra moztu beharko dute ahalik eta kolperik gutxienean. Hori amaitutakoan, kana-erdiko bat moztu beharko dute zutik jarrita. Hori bukatzean, beste kana-erdiko bat izango dute zain, baina oraingoan etzanda izango dute, eta erlojuz kontra neurtuko dira. Laugarren proban, bi 45 ontzako izango dituzte jarraian mozteko. Bata zutik, eta bestea etzanda. Gero, 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu neurtuko dira, eta azkenik saio luzea izango dute, eta 2 45 ontzako, bi kana-erdiko, eta bi 60 ontzako erdibitu beharko ditu aizkolari bakoitzak.

23 urtez azpikoen lehiaketan, bi finalerdiak bihar jokatuko dira Igorren 21.00etan hasita. Alde batetik Mugertza II.a eta Rekondo neurtuko dira, eta bestetik, berriz, Atutxa II.a eta Otaegi. Bi neurketa horietan ez dago faborito garbirik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Menos policia, mas cultura»
Jendartea
Pertsona bat kartzela dezakete arinegi gidatzeagatik
Euskal Herria
Permach: «Están estirando mucho de la cuerda»
Euskal Herria
Etxerat exige a PNV, EA y EB que «hagan frente a la violencia estatal o dimitan»
Mundua
Una iniciativa de los presos políticos devuelve la esperanza al pueblo palestino
Kultura
Mikel Laboa precederá a Bob Dylan en el concierto que ofrecerá en Donostia
Kirolak
Izarrez beteriko tropela aurkeztu du Iurreta TEk
Kirolak
La fortaleza en Zurbano salva a un Tau a rachas
Kirolak
«El año pasado también era yo el favorito y al final perdí ante Aimar»
Euskal Herria
Las plataformas anuladas exigen el reconocimiento de sus electos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea