GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-08-06
Julen Murgoitio
Autobusa

Uztaila amaitu eta segituan etorri dira hil horri dagozkion datuak. Turismoak gora egin omen du Euskal Herrian, iazko hil bereko datuekin alderatuta; su-etenaren ondorioa, diote adituek. Tira, hau adimena adituok dutena! Kapaz dira Libanoko hegoaldeko uztaileko bisitarien gorakada Israelen Ejertzitoari leporatzeko. Dena dela, eta gurera bueltan, jakin beharko zertan oinarrituta ateratzen dituzten datuok, ze, kontuak kontu, litekeena da A-8ko autoen kontaketa oinarri hartzea, konturatu barik auto bera hainbat bider kontatzen dutela leku berean, goizean, arratsaldean, hurrengo goizean... ilarak ilara. A-8koak goia jo du, eta goian mantendu ere. Ondo aztertuta, oso merkea da autopista omen den hori, ordaindua kilometroan ez baizik denboran neurtuz gero behinik behin. Egunkarietan leku propioa du horrek egunero hartuta, editorialak duen bezalaxe, Libanok, Gazak, Irakek, Afganistanek edo Cubak berak duten bezalaxe. Edo alderdien mahaien zenbatekoak bezalaxe. Edo eskelek bezalaxe. Cuba aipatu berri dudala, kolpea gero! Non eta Miamin eragin ditu jende-ilarak komandantearen osasun eskasak! Ilarak Cubako zer endemikoa izateari utzi dio behingoz! Bai, kontuz hartu behar dira datuak iturria zein den jakin gabe. Uztailekoa uztaileko, langabeziaren gaineko datuak ere eman dituzte argitara, eta, horra!, langabetuen zenbatekoak gora egin du! Su-etenaren ondorioa hau berau ere ote? Akaso lan-merkatuaren malgutzea ekarri du su-etenak? Zer diote adituek? Litekeena da langabezia handitu den sektore bat mahaigintzarena izatea, esperoan egote horrek ez baitu mozkin handirik sortzen. Baina litekeena da ere, ni aditua ez izan arren, langabeziak gora egin izana langile askok A-8 zorionekoan ematen dutelako eguna, esperoan hauek ere.

Eta errepidetik atera gabe, autobusak bereganatu du egunotan askoren arreta. Jelkide batek atera zuen gaia uhinetara, ezker abertzalearen autobusa garajetik ateratzeko ibilgailuen azterketa teknikoa pasatu zain egon eta ateratzean gidari bakarra izango zuela esatean, zeharka Eusko Alkartasunakoei begiratzen ziela, hauek Eusko gidariak gara kantatzen zeudelarik. Ba, begira, nire pentsaeraz, autobus batek gidari bat, horixe da zuzena, autobusek bolante bana baino ez duten bitartean behintzat! Bestela puntuak kenduko dizkiote gidariari. Eta, bestalde, gidariaz aparte ibilbidea da funtsezkoena, zeren eta A-8tik joan nahi izanez gero... A!, ahaztu barik, autoen azterketa teknikoa bertakoek egin behar dutela, autodeterminazioa!.

Gaiaz aldatuta, irakurri berri dudanez, gurean bisoi amerikarra arin doa ugalduz, eta europarra, ur-ipurtats gizajoa, desagertuz. Itxura batean, erreketako urek txarrera egin izanak erraztu du amerikarren ugaltzea, ur beltz eta lohietara segituan egokitzen diren seinale, hemen zein Ekialde Hurbilean; hurbila guretzat, urruna eurentzat. Errekatik hasten dira horiek ugaltzen eta gero lehorrera jauzia eginda den-dena hartzen dute, euren bisoiek lehen eta eurek gero. Bisoizko berokiak egin beharko genituzke, amerikarrenak jakina, eta munduko leku beroetara zabaldu, alfonbra modura erabil ditzaten. Zer demontre! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Agur beroa Iñaki Rike «gudari kuttunari»
Mundua
Israel castiga a Líbano con los mayores bombardeos desde que inició la agresión
Euskal Herria
Batasuna llama a manifestarse en Donostia para «impulsar y fortalecer» el proceso
Ekonomia
«Si el Euribor sigue subiendo tendré que vender mi casa e ir a vivir a un camping»
Mundua
Grupos políticos de ocho naciones exigen a París la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss