GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-08-06
Antzuola-Euskaltzaindia

Antzuolako Toponimia liburua dela-eta, hainbat komunikabidetan azaldu diren berri, gutun, prentsa-ohar eta abarren inguruan, liburuaren egilea naizen aldetik, lau puntu argitu nahiko nituzke:

1­Lehenik eta behin, bat nator hainbat herritarren kexarekin, liburuan egin den argazkien manipulazioa («Euskal Presoak Euskal Herrira» leloa duten ikurrak ezabatzea) onartezina delako eta herriaren errealitatea itxuraldatzen duelako.

2­Argazkiena ez da «akats» bat izan, errealitatea ezkutatzeko ahalegin bat baizik.

3­Testuarekin batera, jatorrizko argazkiak entregatu nituen liburuaren argitalpenerako, inolako aldaketarik egin gabe. Argazkiak nik neuk egindakoak, Udalarenak edota beste herritar batzuek ateratakoak dira.

4­Behin argazkiak eta testua Euskaltzaindiari entregatuta, ez nuen argazkietan aldaketak egiteko inolako proposamenik jaso edota aldaketak egongo zirelako berririk jaso. Are gehiago, harik eta argitaratu arte ez dut horren berri izan, argitaratu aurretik jasotako probetan argazki originalak agertzen baitziren.

Bukatzeko, esan beharra daukat ilusio handiz hasitako lana horrela bukatzea ez nuela inondik inora espero eta aurrerantzean edozertarako egilearen iritzia ere aintzat hartzea eskertuko nuke.

Kristina Pavo Nuñez - Antzuolarra, “Antzuolako Toponimia”ren egilea



Zer gertatzen da Berangon?
Batez ere Sabino Arana kalean eta inguruko parkeetan. Aspertuta gaude; asteburuetako gauetan eta egunsentietan egoten diren istilu eta arazoekin leporaino gaude.

Aspertuta zaratengatik, autoen abiadura arriskutsuagatik, bizilagunen autoetan izaten diren txikizioengatik, herriko altzarietan izaten diren apurketengatik; zapuztuta inguruko parkeak nazka eginda azaltzeagatik, herriko bizilagun batzuk jasan izan dituzten jipoiengatik, komunikabideetan Berangoko metro geltokia arazo gehien dituena dela agertzeagatik... Amorru bizian gaude herriko pubetara datorren jendearen jarreragatik, gu eta gure herria izorratu baino egiten ez dutelako.

Eta zer egiten du Udalak? Eta Ertzaintzak? Ezer ez! Zer gertatzen da, bada, Berangorekin?

Orain arte bizilagunen esamesa baino ez da izan, baina bizilagunek gehiago jasan ezin izango duten eguna helduko da, herriak mobilizatu beharko du. Irtenbidea orain!

Gorka Aldatz



La Mesa imposible del PSE
Según el PSE, para que exista la mesa, primero Batasuna debe pasar por el aro de una ley diseñada para ilegalizarla. Además, en esa mesa los representantes de la mayoría de la ciudadanía deben renunciar a todo planteamiento que no cuente con su visto bueno. Y lo que se apruebe, si en esas condiciones se aprueba algo, podrá ser debidamente «cepillado» en Madrid. ¿Esto es serio o una broma?

Jose Antonio Etxague


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Agur beroa Iñaki Rike «gudari kuttunari»
Mundua
Israel castiga a Líbano con los mayores bombardeos desde que inició la agresión
Euskal Herria
Batasuna llama a manifestarse en Donostia para «impulsar y fortalecer» el proceso
Ekonomia
«Si el Euribor sigue subiendo tendré que vender mi casa e ir a vivir a un camping»
Mundua
Grupos políticos de ocho naciones exigen a París la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss