GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-06
- Buruz buru Gasteizen
Irujok une egokiena aukeratu du garaipenen bide gozora itzultzeko
·Patxi Ruizek min hartu zuen ezker zangoan eta Oier Zearrak jokatuko du bihar bere ordez

IRUJO 22
PATXI RUIZ 15

Markagailua: 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 5-3, 5-5, 10-5, 10-7, 13-7, 13-10, 14-10, 14-11, 18-11, 18-13, 19-13, 19-15 eta 22-15. Sakeak: 3 eta falta bat Irujok; 4 Patxi Ruizek. Tantoak: 13 Irujok eta 4 Patxi Ruizek. Hutsak: 6 Irujok eta 6 Patxi Ruizek. Gertaerak: Sarrera oso ona Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Andra Mari Zuriaren festetako bigarren jaialdia.

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Nahiz eta markagailuan beti aurretik ibili, Juan Martinez de Irujok dezente sufritu behar izan zuen Gasteizko buruz buruko lehia berezian Patxi Ruiz mendean hartzeko. Lizarrako atzelaria gogo biziz irten zen Ogetako kantxara eta bere-berea duen joko gorabeheratsuarekin ikuskizun nahiko interesgarri bilakatu zuen, hasiera batean, partida benetan arriskutsua izan zitekeena.

Neurketak tanto oso ederrak ­5-3koa eta 13-7koa bi aipagarrienak­ eta huts galantak ­Patxi Ruizek gehiago­ utzi zizkigun, baina orokorrean zaleak pozik irten ziren pilotalekutik. Pena bakarra, Asegarceko atzelariak markagailua 17 eta 11 zegoela ezker zangoan min hartu izana. Dirudienez, soleoan kontraktura txiki bat du Lizarrakoak. Erdi errenka amaitu zuen norgehiagoka, eta bihar Oier Zearrak hartuko du bere tokia binakako torneoan Asier Olaizolarekin bikotea osatuz.

Neurketaren lehen erdia oso berdindua izan zen. Bi pilotariei kantxan lekua hartzea zail egin zitzaien ­Patxi Ruizek lehen bi tantoak sakez egin zituen eta Irujok bi pilota erraz galtzeaz gain, falta bat egin zuen sakez­, baina erritmoa hartu bezain laster, tanto ikusgarriak heldu ziren. Patxi Ruiz sekulako kolpearekin dagoela argi geratu zen, baina baita gaur egun Irujok airez duen defentsa bikaina hautsiko duen jotzailerik ez dagoela ere.

Binako, hirunako eta bosnako berdinketen ostean, Irujok lehen abantailak hartu zituen, baina markagailuan erabat alde egin gabe. Patxi Ruizen hutsak baliatuz eta defentsa bikaina erakutsiz, 10-5 jarri zen aurretik iberotarra. Baina bere aurkaria ez zegoen ezer oparitzeko eta sekulako adorearekin 13-10 eta 14-11 hurbildu zen berriro.

Irujoren materiala erabiliz eta bere pilotakadei altuera gutxiago ­baina norabide gehiago­ emanez egin zuen aurrera Ruizek. Irujok, ordea, egoera guztietan aurkitzen du tantoa egiteko zirrikitua eta bat egindakoan zuzen-zuzenean joan zen 18-11kora. Tarte horretan Patxi Ruizen lesioa heldu zen eta horrek Irujoren bidea pixka bat gehiago erraztu baino ez zuen egin.

Irujoren garaipenarekin, beraz, Gasteizko buruz burukoak, Iruñeko esperimentuek ez bezala, nota onarekin gainditu du beste ekitaldi berri bat.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Agur beroa Iñaki Rike «gudari kuttunari»
Mundua
Israel castiga a Líbano con los mayores bombardeos desde que inició la agresión
Euskal Herria
Batasuna llama a manifestarse en Donostia para «impulsar y fortalecer» el proceso
Ekonomia
«Si el Euribor sigue subiendo tendré que vender mi casa e ir a vivir a un camping»
Mundua
Grupos políticos de ocho naciones exigen a París la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss