GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-06
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak
Lehen eguzkiarekin parrandan bete-betean sartuta
Batzuentzat egunsentiko prozesioarekin eta arrosarioarekin hasi zen eguna, beste batzuentzat, aldiz, jaietako lehenengo gau traketsa baino ez zen igaro eta parrandari jarraipena eman zioten. Eguraldiak lagunduta, egun ederraz gozatu zuten atzo Gasteizen. Musika, antzerkia, zezenak eta bigantxak; denontzat izan zen eskaintza.

GASTEIZ

Hemen goizeko hitzorduak ez du zezenekin edota bigantxekin zerikusirik. Lehen zezenketa arratsaldez izan zen bukatu gabeko zezen-plazan eta bigantxek ere hainbat jende erakarri zituzten goizean. Egunsentiko prozesioa eta arrosarioa izan ziren atzoko lehenbiziko ekitaldiak. Hainbat fededun abiatu ziren prozesioan, baina askoz gasteiztar gehiago zeuden kalean, ordu berean, aurreko gaueko pasadizotik atera ezinean.

Eguraldiak lagunduta giro atsegina bizi zen Andra Mari Zuriaren bigarren egunean, baina berri txar bat ere jakin zen, 35 urteko J.C.L.M gaztea hilik agertu baitzen Florida parkean goizeko bederatzietan, ustez, antsiolitikoak eta pilulak bere ondoan zituelarik.

Erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsa eguerdian atera zen. Berreskuratutako soka-dantza ere dantzatu zuten. Bitartean, nesken koadrila bat ­musikariren batek ur katxia eskuan zeramalarik­ abiatzen zen Diputazio kaletik. Azoka plazan, azoka arabiarraren ateak zabaldu zituzten. Poxpolo, Mokolo eta konpainiaren txanda izan zen ordu berean Peñaflorida plazan, baina haurrei eskainitako leku bat baino ez zen izan, Prado parkean hainbat lantegi eta beste hainbat ekimen izan baitziren, hala nola, puzgarriak, futbolina, perkusio eta margo lantegiak, tren txu-txuak eta abar.

Inguruan, gerizpea aprobetxatuz, dozenaka haur aerobic egiten izan ziren eta beste asko Aihotz plazan batu ziren trikitiaz gozatzeko. Gasteizko Musika Banda entzuteko asmoz ehunka pertsona izan ziren Floridako kioskoaren inguruan eta bertsolariak entzuteko aukera paregabea izan zen Aihotz plazan. Ordurako bermuta eta garagardoa edaten zen nonahi, eta inolako arazorik gabe atzeratzen zen bazkaltzeko ordua.

Atsedenaldiaren ostean berriro ere bete ziren Gasteizko kaleak arratsalde hasieratik. ‘‘Giriguay!’’ antzezlana eskaini zuen Zirko Ttipiak Prado parkean eta Ogeta pilotalekuan esku pilota partida nagusiak jokatu zituzten. Zeledonen kanta, bilbainadak eta sanferminetako doinuak eskaini zituzten behin eta berriro Alma Navarrako kideek Diputazio plazan.

Goizez gertatu zen moduan, mairuak eta kristauak agertu ziren erdialdean eta beste kale ikuskizun batez gozatzeko aukera eman zuten Fadunto taldekoek. Capoeirak ere bere lekua izan zuen Amarika plazan. Trikiziorekin berbena antolatuta zegoen txosnetan eta gaztetxean Karbunkok eta Kloratitak jo zuten. Loquillo y Trogloditas eta Pantxoa eta Peio ere gauerdian Gasteizen izatekoak ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Agur beroa Iñaki Rike «gudari kuttunari»
Mundua
Israel castiga a Líbano con los mayores bombardeos desde que inició la agresión
Euskal Herria
Batasuna llama a manifestarse en Donostia para «impulsar y fortalecer» el proceso
Ekonomia
«Si el Euribor sigue subiendo tendré que vender mi casa e ir a vivir a un camping»
Mundua
Grupos políticos de ocho naciones exigen a París la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss