GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-06
Donostiako Aste Nagusia
Herriak herriarentzat egindako jaiak aldarrikatu dituzte hainbat eragilek
Hainbat eragilek bat egin dute Donostiako Aste Nagusia herriak herriarentzat eginiko jai bilakatzeko bidean eta manifestu bat kaleratu dute. Haien iritziz, jaiak eragile, elkarte eta jende guztia batuko dituen elkargune izan behar du. Lehen pausoa datorren abuztuaren 12rako kalejira bat antolatzea izan da eta parte hartzeko dei egin dute.

DONOSTIA

«Donostiarrok antolatutako festak nahi ditugu, donostiarrei zuzendutakoak». Horrelaxe mintzatu ziren makina bat eragiletako ordezkariak «Herriak herriarentzat eginak, baita Donostian ere» manifestua aurkezteko eginiko agerraldian.

Guztien izenean mintzatu ziren Ramon Agirre aktoreak eta Onintza Odriozola dantzariak adierazi zutenez, San Sebastian egunaz gaindi, urte osoan nekez aurki daitezke horrenbesteko parte hartzea eta antolaketa herritarra duten bestelako jaiak. «Tamalez, egun Aste Nagusiak ez dirudi donostiarron jaia, ez baitago guztion artean guztiontzako dinamikak antolatzeko aukerarik», salatu zuten.

Adierazi zutenez, balio aurrerakoiak barreiatuko dituen jaiak behar ditu Donostiak, euskararen sustraiak errotuko eta barreiatuko dituenak eta izaki guztiekiko errespetua eta guztien parte hartzea lehentasun izango dituenak. «Indibidua- lismoa eta kontsumismoa baino, sormena eta kolektibotasuna sustatuko dituzten jaiak; urrundu baino, batzen gaituen hiria eraikiz, jaien antolaketa parte hartzaile eta bateratuaren bidez», nabarmendu zuten biek. Izan ere, ondoren adierazi zuten bezala, jaiek eragile, elkarte eta jende guztia bilduko dituen elkargune izan behar dute.

Era berean, Euskal Herriak antzinatik dituen jaiak berreskuratzeko premia ere aldarrikatu zuten. «Euskal nortasunaren zeinu garbia dira», adierazi zuten.

Hala, manifestura atxiki diren eragile guztiek hainbat konpromiso hartu zituzten: oinarrizkotzat jotzen dituzten printzipioak eredu izango dituen jaiak sustatzekoa; Aste Nagusiari begira herri egitaraua antolatzen saiatzekoa; eta elkarlana oinarri, donostiarren nahi eta eskaerei erantzungo dien jaiak sustatzekoa.

Lehen pausoa abuztuaren 12rako kalejira bat antolatzea izan da. Igeldoko trikitilariek irekiko duten martxa Donostiako Bulebarretik abiatuko da arratsaldeko 18.30ean. Auzo ezberdinetako jaietako pertsonaiek ere parte hartuko dute eta Aritz Sound System-ek musikaz alaituko du kalejira.

Agerraldian parte hartu zutenek Donostiako jaiei begira horrenbeste eragile batu izanaren garrantzia nabarmendu zuten eta dei egin zieten beste eragile batzuei ere beren atxikimendua emateko. Horretarako aukera www.jaimanifestua.blogspot.com webgunean dago.

Atxikitako eragileak:

­Aberrigintza Kultur Elkartea
­AHTren Aurkako Asanblada
­Animalien Eskubideen Aldeko Elkartea
­ANV
­Añorgako Gazte Lokala
­Anorgako Jai Batzordea
­Aralar
­Askatasuna
­Baga-Boga
­Bai Euskal Herriari
­Batasuna
­Bilgune Feminista
­Donostiak, Bere Eskola Euskaldundu Behar Du
­Donostiako Gazte Asanbladak
­Donostiako Piratak
­Egiak, Bere Eskola Euskaldundu Behar Du
­Eguzki
­Ekimen Komunista
­Elkarlanean
­Euskal Herrian Euskaraz
­Ezker Batua
­Gazte Abertzaleak
­Gelditu
­Groseko Jai Batzordea
­Iratzarri
­Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkartea
­LAB
­Letamar Gaztetxea
­Loiolako Gaztetxea
­Parte Zaharreko Jai Batzordea
­Porrontxoetako Jai Batzordea
­Reyerta Fantzinea
­Segi
­Zezenen adiskideak
­Zezenen aurkako eta Animalien aldeko Alderdia


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Agur beroa Iñaki Rike «gudari kuttunari»
Mundua
Israel castiga a Líbano con los mayores bombardeos desde que inició la agresión
Euskal Herria
Batasuna llama a manifestarse en Donostia para «impulsar y fortalecer» el proceso
Ekonomia
«Si el Euribor sigue subiendo tendré que vender mi casa e ir a vivir a un camping»
Mundua
Grupos políticos de ocho naciones exigen a París la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss