GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-12
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak
Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da txosnagunea
Txosten Batzordeak Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaien inguruko balorazioa egin zuen atzo. «Aurtengo txosnen inguruko balorazioa aurreko urteetakoa baino askoz hobea izan», nabarmendu zuten antolatzaileek. Ezarri zuten 400 metro koadroko karpa izan da berritasunen artean arrakasta izan duenetako bat.

GASTEIZ

Pozik eta egindako lanaz harro agertu ziren atzo Txosnen Batzordeko kideak Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaien inguruko balorazioa egiterakoan. «Urte hau aurrekoak baino askozaz hobea izan da ­nabarmendu zuten arduradunek­. Txosnak ezinbestekoak dira Gasteizko jaietako giroa bizirik mantentzeko».

Batzordeak jaiak hasi baino lehen aurreratu bezala, aurtengo edizioan berritasun nabariak egon dira unibertsitate gunean eta horiei esker, neurri handi batean, txosnek inoiz baino jende gehiago erakarri dute 2006ko jaietan. Asier Saenz de Ugarte eta Maider Goikoetxea batzordekideek eginiko balorazioan, karparen ospeaz gain, kontzertuek sorturik interesa eta Entxosnazio Egunak eta umeentzako Txosnijaiak bildutako jendetza ere aipatu zituzten.

«Jaien data ikusirik asteburua eta gero beherakada izango zela pentsatu genuen, baina ez da inondik inora horrela izan. Hare gehiago, azken egunean, hilaren 9an, jende andana bildu zen karpan. Txosnak 05.00etan itxi behar ziren, baina gunea jendez gainezka zegoela eta karpak ez zuela ematen ikusirik irekita uztea erabaki zen. Hau izan da egun jendetsuena».

400 metro koadro baino gehiago duen karpa aurten jarri dute lehenengoz eta egunero herri-bazkariak, jolasak eta abar hartu ditu. «Ekintza ezberdinak egin dira. Arratsaldez irekia egonik, giro ezberdinak bizi izan dira bertan, lasaiagoak eguerdi aldera eta jai giro handiagokoak gau-partean», azaldu zuten. «Sei egunetan 20.000 ogitarteko baino gehiago egin dira. Sukaldeak topera ibili dira. Jende asko jaitsi da txosnagunera afaltzera», azaldu zuten Goikoetxeak eta Saenz de Ugartek. Txosnen Batzordeak antolaturiko kontzertuen artean, euren datuen arabera, Doctor Deseo, Obrint Pas eta Su Ta Garrena izan dira arrakastatsuenak, hurrenez hurren. Hilaren 7an lehenengoz antolaturiko Entxosnazio Egunak giro ezin hobea eskaini zuen eguerditik iluntze aldera arte Tapia eta Leturiaren erromeriaren musikaz lagunduta.

«Balorazioa bikaina izan bada ere, lanean jarraituko dugu, berritasunak eskaintzen eta aurrera eginez», aitortu zuten.



EA Alonsoren hitzen kontra

GASTEIZ

Antxon Belakortu Gasteizko Udaleko Eusko Alkartasuneko zinegotziak gogor kritikatu zuen Alfonso Alonso alkateak herenegun joan berri diren jaien inguruan eginiko balorazio positiboa eta «triunfalista». «Alkatearen triunfalismoak ez du ahaztaraziko Alderdi Popularrak biztanleriaren beharrak kontuan ez dituela hartzen», aipatu zuen Belakortuk eta adibidetzat zezen-plazaren porrota nabarmendu zuen. «13 milioi euro gastatu ditu gasteiztarren %1i interesatzen ez zaien proiektuan eta sarrerak oparitu behar izan ditu porrota makillatzeko, zezenketan plazaren herena ere ez baita bete», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss