GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-08-12
Riparen sentsibilitatea hauteskundeen atarian

Vicente Ripak, PSOEko Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, herrialde hartako Euskararen Legea aldatu eta eskariaren arabera moldatu behar dela dio. Gobernu espainolaren ordezkariaren proposamenarekin ados egon gabe ere, pentsa genezake pozgarria dela UPNren jarrera itxitik aldentzea, eztabaidarako aukera zabaltzen duen aldetik, behinik behin. Baina ondo kontuan izan behar da noiz egin dituen adierazpen horiek. Lege hori 1985etik dago indarrean, eta 21 urte horietako hainbatetan Riparen alderdia izan da Na- farroako Gobernuan. Deigarria da, beraz, halako batean hurrengo hauteskundeetan hautagai izateko aukera duenak halako sentsibilitatea erakustea. Haren alderdiaren ibilbideak besterik erakutsi izan du: herritarren presioa nabaritu bai, baina hauteskunde usainik ez dagoenean, jaramonik egiteko asmorik ez duela. Beharrezkoa da Nafarroako Euskararen Legea aldatzea, zalantzarik ez, herrialdea zatitzen duen legea delako, dakiena euskaraz bizitzea eta ez dakienak ikastea eragozten duelako. Baina aldaketa horrek arazoaren muinera jo behar du, hau da, kualitatiboa behar du izan. Eta, jakina, inongo hauteskunderi begira jokatu gabe; abagune politikoetatik kanpo, alegia. -



Europa no condena la agresión israelí
Un millar de ciudadanos libaneses han muerto en un mes de agresión militar israelí. Sin embargo, Europa no ha sido en este tiempo capaz de lanzar un mensaje claro, de dar una muestra de rechazo colectiva ante este genocidio. El Consejo de Seguridad de la ONU ha ido dilatando en el tiempo la adopción de una resolución, rebajando un texto hasta convertirlo en inútil a ojos de acabar con la presencia militar israelí en la zona. En medio de un espectáculo diplomático cada día más bochornoso, el Comité de Derechos Humanos de la ONU sí ha hecho suya la denuncia de los países árabes. Es curioso que estados a los que desde el «primer mundo» se da lecciones de derechos humanos como China, Cuba y Rusia sí hayan encontrado razones para condenar esta matanza, mientras que las llamadas democracias consolidadas ­UE, Canadá, Japón...­ han preferido dar la espalda al pueblo libanés. -



Urteko zubirik luzeen eta ibiliena

Opor garaia izateaz gain, autoz jende gehien ibiliko den zubia hasi da Euskal Herri osoan. Inoren poza ilundu nahi izan gabe, behin eta berriz ­ia topiko bihurtzeraino­ esaten bada ere, gogorarazi beharrean gaude zuhurtziaren balio handia. Euskal Herrian, gune txiki samarra bada ere, auto dentsitate handia biltzen da eta errepidean ia arrisku ga- beko bidaia bat arriskutsuago bihurtzen da. Eta gidariei ez ezik, erakunde publikoei ere eskatu behar zaie beren erantzukizuna ondo betetzeko. Esate baterako, uste izatekoa da ordainlekuetan sortzen diren auto ilarak askotan saihets litezkeela. Beraz, ahal denean, malgutasunez jokatzen ere jakin behar dute. Denok egin dezakegu zerbait, nahiz oso gutxi izan, emaitza ona lortzeko.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss