GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-08-12
- Donostiako Klasikoa -
Goi-mailakoek dute hitza gaur
·Valverde, Mayo, Vinokourov, Bettini, Rebellin,Sastre edo Menchov arituko dira

BILBO

Berriro ere, izarrez beteriko tropela izango du Donostiako Klasikoak eta Jaizkibel gainak epailearen lana egingo du. Guztira, 22 talde izango dira eta txirrindulari onenetarikoek hartuko dute parte. Beraz, ikuski- zuna prest da 225 kilometrotan zehar zaleek goza dezaten.

Tourrak bakarrik bildu ditu hainbesteko ospea duten lasterkariak. Euskal Herriko errepidean lasterketa frantsesean aurrean izan direnak berragertu- ko dira, esaterako, Sastre,Evans, Menchov, Moreau, Boogerd, Zubeldia, Schleck, Moreau, Honchar eta Cunego. Bestetik, Vinokourovek, Mayok edo Valverdek Tourrean eman ezin izan zuten maila berreskuratzeko ahaleginak egingo dituzte. Azkenik, ezin ditugu egun bateko lasterketan adituak direnak ahaztu, hala nola, Di Luca, Bettini, eta Rebellin. Azken bi italiar horiek, gainera, badakite zer den Bulebarrean besoak altxatzea.

Izen horiek guztiak nabarmenak dira, baina zerrenda oso luzea da, eta eskuinean agertzen dira dortsal ofizialak.

Antza, talde indartsuenak Rabobank (Menchov, Boogerd), T-Mobile (Honchar, Rogers, Mazzoleni, Gerdemann) eta Euskaltel-Euskadi (Mayo,Zubeldia, Samuel,Herrero,Isasi, Landaluze) dira. Euskaldunak primerako multzoa aurkeztuko dute. UCIPro Tourreko 20 talde eta Kaiku eta Relax gonbidatuak izango dira irteeran (11.00etan).

Betiko markak

Ibilbideak ohiko ezaugarriak izango ditu, gorabeheratsua, beraz.Dena den, aldaketa xumea sartu du antolakuntzak. Hau da, Garate gaina ez dute igoko errepideko lanak direla-eta, baina Meagas izango da ordezkoa. Orotara, sei mendate ditu Klasikoak.

Lehendabiziko 100 kilometroetan Orio (3.a), Meagas (3.a), Azkarate (2.a) eta Udana (2.a) gaindituko dituzte txirrindulariek. Egia esan, ihesaldiak sortzeko errepide aproposa da, eta ziur asko saiatu egingo dira. Hala ere, lasterketa Jaizkibelek aukeratuko du, helmugatik 32 kilometrora, hain zuzen. Multzo horrek garaipena izango du jokoan eta horrelakoetan estrategia indarrak baino erabakigarriagoa izaten da sarri.Bostak aldera aurtengo ekitaldiaren irabazlea ezagutuko dugu.Euskal Telebistak zuzenean emango ditu azken kilometro garrantzitsuenak (15.30etik aurrera).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Familiares dicen que «es un homicidio»
Ekonomia
Las rebajas reducen el IPC de julio en Hego Euskal Herria
Mundua
Gran Bretaña mantiene el nivel máximo de alerta
Mundua
Washington y París llegan a otro acuerdo para acabar con la violencia en Líbano
Euskal Herria
Ciudadanos convocan mañana en Donostia en favor de la solución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss