GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-21
Goi mailako arte ikasketen diploma sortzeko egitasmoa dago Biarritzen
BABk eta Euskal Herriko arte eskolak eskainiko dute oraindik prestakuntza fasean dagoen diploma berria. Hiru eta bost urte artean iraungo duen formazioak arte plastikoak eta multimedia landuko ditu. Estatu frantsesak ezarritako programa Pascal Convert-ek garatuko du. Jules Ferry auzoan dagoen Rocailles lizeo berrituan izango dira eskolak.

BIARRITZ

Biarrizko irudiaren inguruko kultura-egituraren muinean sartuko da Ipar Euskal Herriko goi mailako arte ikasketen lehenbiziko diploma izanen dena. Biarritzek irudiari garrantzi handia ematen dio. Hori baieztatzeko, Herriko Etxeko Kultura Sailak antolatzen dituen Zinema Latinoamerikarreko jaialdiari, FIPAri edo Argazki eta Bideo jaialdiari begiratzea besterik ez dago.

Hezkuntzan ere, arteak eta irudiak presentzia handia dute Lapurdiko kostaldeko hiri horretan. BABko (Baiona, Angelu eta Biarritz) eta Euskal Herriko arte eskolak arrakasta handia lortzen du urtero goi mailako arte ikasketak egin nahi dituzten ikasleak onarpen probetarako prestatzen. Izan ere, urtero bertan ikasten duten ikasleen %100 eta %95 inguruk lortzen dute goi mailako eskoletan sartzea. Baina eskolak berak ez du horrelako ikasketarik eskaintzen.

Egitasmoa bidean dago BABko hiri elkargoak eta Kultura Ministerioak egin duten elkarlanari esker. Azkeneko horrek irudiarekin lotua izanen den Arte eta Teknika Diploma nazionala (DNAT) eskainiko du. Hiru eta bost urte artean iraungo duten ikasketen programa-pedagogikoa Estatu frantsesak ezarriko du. Baina Pascal Convert-ek garatuko du programa. Goi mailako ikus-entzunezko teknikarien irakasle eta artista ezagun Convert alderdi teknikoa eta artea elkartzen saiatuko da Biarritzen emanen dituzten arte ikasketen programan. Haren proposamena Kultura Ministerioak balioztatu beharko du ondoren.

Arte ikasketen egoitza hiriko toki estrategiko batean jarriko dute. Duela gutxira arte musika eskola zen Jules Ferry auzoan dagoen Rocailles lizeoan, hain zuzen ere. Kokagune aproposa da; izan ere, goi mailako argazki teknikarien eskolaren ondoan baitago eta handik hurbil baitaude ere bai ikus-entzunezko teknikarien eskola eta mediateka. Azken horretan arte eskolak irudiari eta zinemari buruzko ikastaroak ematen ditu normalean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss