GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-21
Galiziako basoetarako babes eske
Uda honetan Galiziako basoak kiskali dituzten suteak izua sortzeko asmoz eragin dituztela salatu zuten atzo 30.000 inguru lagunek Santiagon. Hori dela-eta, erantzuleak zigor ditzatela eskatu zuten. Modu berean, hondamendia berriro gerta ez dadin Galiziako basoak kudeatzeko ganorazko politikak galdegin zizkieten erakundeei.

SANTIAGO

Nunca Mais herri plataformak deituta, milaka pertsona kalera irten ziren atzo Galiziako basoak babesteko politika egoki bat aldarrikatzera. Azken asteotan izan diren sute larriak piztu dituztenak zigor ditzatela ere eskatu zuten.

Manifestazioa Santiago hiriburuan egin zuten, eta Udaltzaingoaren arabera 20.000 lagunek parte hartu zuten; 35.000k, antolatzaileen esanetan. Horien tartean PSOEko eta BNG Galiziako Gobernua osatzen duten alderdietako ordezkariak izan ziren.

«Nor onuratzen da Galiziako suteekin?», galdetu zuten manifestari batzuek. «Ingurumeneko terrorismoa amai dezagun», oihukatu zuten beste batzuek. Hamarkada askotan Galiziako Gobernuaren agintea izan duen Alderdi Popularraren politika okerrari leporatu zioten manifestariek hondamendiaren ardura. Suteek Galiziako eremuaren %2,5 kiskali dute, 77.000 hektarea gutxi gorabehera, Xuntako behin-behineko datuen arabera. Hori ez ezik, lau pertsona hil dira suteen ondorioz.

Protestaren antolatzaileek nabarmendu zutenez, beste urte batzuetan ere sute larriak izan dira Galizian, baina aurtengoek baldintza bereziak zeuzkatela uste dute. Populazio handia eta azpiegiturak ­hala nola, aireportuak, gasolina-zerbitzuguneak...­ dituzten alderdiak kaltetu dituzte sugarrek, eta sua eragin dutenei izua sortzeko asmoa antzeman diete.

Uxia Senlle kantari galiziarrak irakurritako manifestuan herritarrak babes barik sentitu zirela gogorarazi zuen. Halaber, erakundeen esfortzuak nahikoak ez zirenean, «berriro ere gizarteak gabezia horiek bete behar izan zituela» erantsi zuen.

Etorkizunean aurtengo hondamendia berriz ere ez gertatzeko nekazaritzaguneak taxuz antolatzeaz gainera, egunotakoa ikertzeko Galiziako Parlamentuan batzorde bat sor dezatela eskatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss