GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-08-21
-CFA
Heldu da Genetsen lehenengo garaipena

BAIONA

Genetsek denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen herenegun gauean Albira egin zuen bidaian. Hori-berdeek lehen zati bikaina egin zuten, eta joko on horren ordaina atsedenera joateko hiru minutu falta zirenean heldu zen, Hecklyk aurreratu baitzituen lapurtarrak.

Bigarren zatian, etxekoak erasora atera ziren, eta estu hartu zituzten hori-berdeak. Albik partida berdintzea ere lortu zuen, eta ongien jokatzen ari zen unean, gainera. Gauzak beltz jarri ziren Cazesek zuzentzen duen taldearentzat, baina eutsi egiten zien etxekoen erasoei. Partida amaitzeko zortzi minutu falta zirenean, Albiko atzelariek penalti eginez geratu zuten Genetsen kontraerasoa, eta Hecklyk bigarren gola lortu zuen; angeluarren denboraldi honetako lehenengo garaipena segurtatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss