GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-08-21
Zuriñe Albisu - Segiko kidea
Gora Kuba askatuta!

Azken egun hauetan, Fidel Castro kubatar komandante iraultzailearen osasun arazoen ondotik, kubatar herriaren aurka jauzi den erasoaldi mediatikoaren testigu izan gara. Euskal Herrian eta baita munduaren luze zabalean ere, Kubaren aurkako mezu andana jaurtitzeko baliatu dute egoera mass mediek. EITB, “El Correo”, “El Diario Vasco”, “Diario de Navarra”, “Sud Ouest”, “Cope”, “Noticias de Gipuz- koa”, “Deia”Š Guztiak norabide berean tiraka. Hil usaina harturik nonbait, guztiak putreen gisan abiatu dira arrapaladan irla gainean hegan egitera. Fidelen osasun arazoetan, iraultzarenak irudikatu nahi izan dituzte askok.

Kapitalismo hiltzailearen pulpituetatik, demokrazia, bake eta justiziaren izenean, Kubako iraultzaz mintzatu zaizkigu. Beste behin ere azaldu digute nola Fidel diktadorea den, nola Kuban ez den demokraziarik ez eta adierazpen askatasunik ere, nola guztia den miseriaŠ Oraingoan ere, Kubako herriari ez, eta Miamiko mafioso diruzaleei eskaini diete hitza. Lau «gusano» horiek zerbait esateko zilegitasuna balute bezala! Oraingoan ere, gerra mediatikoa, gezurra eta desinformazioa baliatu dute Kubako herriaren aurka.

Gezurra baliatu dute, jakin badakitelako Fidel ez dela diktadorea, aitzitik iraultzailea, herriarena dela; badakitelako, Kubako antolaketa instituzionalak herri parte-hartzeari edozein demokrazia burgesek baino askoz ere gehiago zabaltzen dizkiola ateak; badakitelako, Herri Boterearen Asanblada Nazionala, Europako edozein Gobernu baino zilegiagoa dela; badakitelako adierazpen askatasunaren urraketak, norberaren etxean gertatzen direla eta badakitelako iraultzak atera zuela Kuba miseriatik. Finean, jakin badakitelako, benetako demokrazia, bakea eta justizia, formak albora utzita, edukiz horniturik, Kuban egosten direla. Horregatik guztiagatik baliatzen dute gezurra, Kubako ereduak beldurra eragiten dielako.

Baina hau ez da berria kubatarrentzat. 1959an iraultza garaile atera zenez gero, kapitalismoaren jo puntuan egon da Kuba etengabe. Bitarte honetan, eraso mediatikoaz beste, eraso kulturala, ekonomikoa eta militarra iraunkorki pairatu ditu Kubak. Playa Gironeko inbasioa, Che- ren erailketa, blokeo ekonomiko jasanezina, Miamiko mafia, CIA, Posada Carrilesen atentatuakŠ Amaigabea da botere burgesek irlarengan jauzten dituzten erasoen zerrenda. Egun, AEBek bereziki eta estatu kapitalistek oro har, Kubatar Iraultzaren aurkako errepresio bortitza darabilte, hedabideek errealitate hori egunero ezkutatzen badigute ere. Kubako herria, herri zapaldua da. Egun hauetan, berriz ere, Kuba inbaditzeko mehatxua zabaldu dute estatu inperialistek. Kubako herria, oraindik ere bere subiranotasunaren alde borrokan tinko ari den herria da. Ez dira pasako!

Eta egia esan, badute botere kapitalistek Kuba zapaldu, inbaditu eta txikitzeko hamaika arrazoi. Izan ere, Kubatar Iraultza, 50 urtako ibilbide borrokalariarekin, mundu osoko iraultzaileon borroka argitzen jarraitzen duen itsasargia baita. Mundu osoan erabateko hegemonia lortze bidean, neoliberalismoak duen grano ezerosoa delako. Venezuelan, BolivianŠ urratsez urrats loratzen ari delako. Mundu osoko esko- letan egungo sistema kapitalista eredu posible bakar gisa azaltzen diguten bitartean, Kubak hori gezur borobila dela esaten digulako. Sistemaren kontraesana delako. Alternatiba delako. Agerian jartzen duelako mundu osoko iraultzaileon borroka, beharrezko izateaz gain, posible eta eraginkorra ere badela. Eta alternatiba gauzatzen den lekuan, boteredunei fandangoa amaitzen zaiela badakitelako («llegó el comandante y mando a parar...»). Arrazoiak sobera dituzte.

Baina erasoak eraso eta mugapenak mugapen, 1959-tik gaur arte etengabean egin du aurrera Kubatar Iraultzak, beti mugimenduan, utopiarantz ekinez. Batista eta kubatar jauntxo burgesei boterea kendu geroztik, herri boterea berreskuratze bidean, berdintasuna eta justizia egia bihurtze bidean, iraultzaren eraginkortasuna agerian geratu da unerik une. Herritar ororen alfabetatze kanpaina historikotik hasi eta gaur eguneraino, esplotaziorik gabeko gizartea eraikiz, gosea amaituz, hezkuntza herritar ororen eskura jarriz, osasun zerbitzuak herritar guztiei berdintasunez eskainiz... herri eraikuntzan aritu dira Kubako anai-arrebak. Arlorik arlo herria eraikiz. Herritarren eskubideen defentsan urrats sendo eta erabakigarriak egin dituzte, eta ziur, aurrerantzean ere, bide horretan aurrera eginez jarraituko dutela. Zailtasun, oztopo eta traba guztien gainetik, kontraesan eta errakuntzen artetik, beti aurrera. Eta bide neketsu honetan, ziur ere, kubatar gazteriak garrantzi erabakigarria izango duela. Gazte belaunaldiak iraultzari lotuko bazaizkio, tinko iraunen du Kubak. Bertan datza bermea. Gazteria da giltza.

Beraz, kubatar iraultzaileak, egunez eguneko borroka prozesuaren bitartez ari dira sozialismoaren eraikuntzan, gu, euskal iraultzaileok gure herrian ari garen modu berean. Eta Euskal Herrian ere, Kuban bezalaxe, gazte belaunaldi borrokalariok izango gara etorkizun berme nagusia. Gu gara geroa.

Aurrerantzean, Kuban, baita Euskal Herrian ere, erronka bikoitza dugu esku artean. Estatu inperialisten erasoei erantzunez subiranotasunaren defentsan borrokatzea batetik, eta sozialismoaren eraikuntzan urratsak ematen jarraitzea bestetik. Guk, bide horretan, arlorik arlo eta egunez egun, Euskal Herrian in-dependentzia eta sozialismoaren eraikuntzan borrokan tinko jarraitzeko kon- promiso irmoa berresten dugu. Bide honetan, gure herrian nahiz atzerrian aurrerantzean kubatar herriaren aurka jaurtiko diren erasoen aurrean, Kuba eta sozialismoaren defentsan, gogor erantzutea dagokigu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss