GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-21
Donostiako Aste Nagusia
Jaiak amaitzeko... alkateari «omenaldia»
Aurtengo Aste Nagusiari amaiera emateko, Irrikitaldia edo alkateari zuzenduriko «omenaldia» antolatu zuten Donostiako piratek. Alde Zaharretik barrena ibili ondoren, arratsaldeko bostak aldera iritsi ziren piratak udaletxe ondora. Ekitaldiaren bidez, herri jaien alde egin zuten eta alkateak aurten egindako hiru akats nagusiak azalarazi nahi izan zituzten.

DONOSTIA

«Buenas tardes a todos» esanez hasi zuen ekitaldia alkatearen «omenaldia» aurkezten zuenak. Txistu egin zuten ekitaldia ikusten ari zirenek; emakumeak ez aipatzeagatik ote? Aurkezlea bigarrenez saiatu zen: «Buenas tardes a todos, y a todas», adierazi zuen saio hartan, baina berriro ere txistuek jarraitu zioten agurrari. Gakoa euskara erabiltzean zegoela konturatu zen hizlaria, eta hirugarren saioan bai, asmatu egin zuen, txaloak izan baitzituen lagun.

Era horretan hasi zen jai piratetan antolatu zuten Irrikitaldia; aurten lehendabiziko aldiz Donostiako alkateari zuzendurik egin duten omenaldi ironikoa, alegia. Ekitaldi horren bidez, piratek herri jaien alde egin zuten eta alkateari «urtean izan dituen hiru hankasartzerik handienak» aurpegiratu nahi izan zizkioten.

Ekitaldian giro paregabea izan zen. Piratak arratsaldeko bostak eta hamar aldera azaldu ziren udaletxe aurrera, Alde Zaharra zeharkatu ondoren. Omenaldirako, pirata janzkera alde batera utzi eta dotore-dotore jantzita aurkeztu ziren udaletxe ondora herri jaien aldeko kideak, garaiko Salbeko segizioarekin batera.

Behin udaletxe ondoan jarrita, alkateari zuzenduriko omenaldiari eman zioten hasiera. Ekitaldiko aurkezleak ikusleak agurtu ondoren, Donostiako jaien aipamena egin zuen, eta alkateak eginiko lana ­betiere modu ironikoan­ nabarmendu. Tartean, «gora jaietako suak!», «gora alkatea!» eta antzerako oihuak entzun ahal izan ziren, barre artean.

Alkate jantzitako kide bati eman zion hitza, eta bien arteko elkarrizketan Donostiako alkatearen urteko «hiru hankasartze nagusiak» azalarazi zituzten; Ametsenea gaztetxea eraistea, errauste-plantarekin izandako politika eta Gladys Enea parkean kaltetutako berdeguneak izan ziren hizpide nagusi.

Ekitaldia amaitzeko, hizlariak Txuri Urdin kantua abesteko eskatu zuen, eta piratek eta bertaratu ziren lagunek men egin zioten eskariari. Askok ezker besoa altxaturik zutela abestu zuten.

Azkenean, Santa Maria elizaraino joan ziren parte-hartzaileak. Bertan, jaiak agurtzeko txupinazoa bota eta poteatzeari ekin zioten askok.

Horrelaxe amaitu zituzten Donostiako piratek aurtengo jaiak. Ezin ukatu; giro paregabean agurtu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss