GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-21
Zortzi eguneko astea, egun bateko ajea

Ilun esnatu da gaur Donostia, ilun eta triste, baina batez ere, hutsik. Aste Nagusiak eman ditu eman beharrekoak, eta festa-giroaren eta egunerokotasunaren arteko trantsizio arraro horretan dago hiria, pertsonek ez ezik hiriek ere izaten baitituzte ajeak.

Aste Nagusiaren biharamuna du Donostiak, eta, horrekin batera, baita hiritar eta garbitzaileek ere. Azken zortzi egunetan bezala, gaur ere haiei egokitu zaie festazaleek zoruan zehar barreiatutako zikinkeriak biltzea, zaborrak zaborrontzietaraino garraiatzea eta, nola ez, gorputz barrura sartu ostean kanporako bidea zulo beretik egin duten horiek biltzea. Horietxek izango dira Donostian esna dauden bakarrak, parrandazale zuhurrek ajearen kontuak aurretiaz kalkulatu eta lantokian jai eskatzen baitute lan-egutegia eskuan izan orduko. Eta, biharamunak oparitzen duen laino lauso horretan barrena, Aste Nagusian bizi izandakoak izango dituzte gogoan, erdia gogoratuz, erdia imajinatuz, Aste Nagusiko kronikan falta zaizkien datuak galdetu behar dituztela pentsatuz.

Piratak ere ez dira itsasora irtengo. Zortzi egunez abordatu dute Donostia; hiriaren zati bat bere egin eta bestelako jai batzuk posible direla erakutsi dute. Atseden hartuko dute gaur, egun bateko ajearen ostean egunerokotasunera itzultzea besterik ez dagoela jakinda.

eta buelta egunerokora

Donostian gaur dagoen isiltasun horrek, ordea, baditu abantailak. Galdetu, bestela, inguruan taberna ugari duten edota kontzertuetarako agertokia etxearen bueltan paratu dieten donostiarrei eta, batez ere, hiritik kanpo lan egiteaz gain goizeko txanda tokatu zaien horiei ­su-festak mugaraino gorrotatzera iritsi diren horiei­. Musikak eta eguerdiraino irauten duten parranda horiek ez diete lorik kenduko.

Eta, festazaleentzat, ez dago dena galdua; laster iritsiko da larunbata, eta, horrekin batera, parrandara itzultzeko aukera, Donostian eta Euskal Herriko hainbat herritan. Taxista donostiar batek esan zuen moduan ­eta ederki ezagutzen dituzte Donostiako larunbat gauak, Aste Nagusi edo aste arrunt izan­, larunbat asko jarraian, horixe besterik ez da Aste Nagusia, baina suekin eta ordena baten barruan; suak ikusi, helatua jan, parranda egin eta buelta etxera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Orio hace valer su renta y vence en la Ikurriña de Zarautz
Mundua
«El 95% de los iraquíes que interrogué en la prisión de Abu Ghraib eran inocentes»
Euskal Herria
Justizia Administrazioan euskaldunen nahiari jaramonik ez
Jendartea
Retenidos en el Congo al no portar toda la documentación para las adopciones
Jendartea
Gargantúa arriba al Olimpo festivo de Marijaia
Mundua
Beirut advierte a Hizbula para que no caiga en provocaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss