GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-05
Politikako eta sindikatuetako eragile ugarik babesa adierazi diete 18/98ko auzipetuei

MADRIL

18/98ko epaiketako auzipetuei elkartasuna helarazteko xedez, politikako eta sindikatuetako eragile ugari joan zen atzo Euskal Herritik Estatu espainoleko hiriburura. 18/98+ Lan-taldea, Batasuna, EA, Aralar, Ezker Batua, EHAK, Zutik, ELA, LAB, EILAS eta ESK taldeak joan ziren Madrilgo Casa de Campora.

Haien guztien izenean Martxelo Otamendik eta Roberto Lopez Etxezarretak hartu zuten hitza. 18/98 epaiketaren hasiera salatu zuten, eta inolako zentzurik ez duela nabarmendu. Epaiketa honek «hasiera-hasieratik izan zuen bultzada politikoa» aipatu zuten, eta neurri politiko batek eten beharko lukeela argudiatu.

Abendua bitarte 18/98+ Lan-taldeak hainbat udaletxetan mozioak aurkeztu eta mobilizazioak martxan jarriko dituela berretsi zuten. Madrilera bertaratutako eragile guztien izenean epaiketa eteteko exijitu zuten, baita ondoren etorriko diren epaiketak ere.

Txutxi Ariznabarretak eta Lola Gomezek, berriz, LAB sindikatuaren izenean hitza hartu zuten. «Makroepaiketa» hori osatzeko egon ziren «muntaia politiko judizialak» salatu zituzten, eta «eskubide zibil eta politikoen aurkako ekintzak» direla argudiatu zuten sindikatu abertzaleko kideek.

LABekoen aburuz, Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lan egiten ari diren guztiak kriminalizatzen saiatu dira 18/98 epaiketarekin. «Prozesu judizial honetan pertsona askoren bizitza jokoan egongo ez balitz, epaiketaren atzean benetako espektakulu komikoa izango litzateke, baina espektakulua tragiko bilakatzen ari da», adierazi zuten LABeko kide hauek.

«Egoerarekin ez dator bat»

Bestetik, Euskal Herriaren egoera politikoa aintzat hartuta, epaiketa hauek eta Euskal Herriak behar duen soluzio prozesua «bateraezinak» direla adierazi zuten.

EHNEk eta ELBk ere 18/98 epaiketa «behin betiko» eteteko eta auzipetu guztiak absolbitzeko exijitu dute prentsa adierazpen baten bidez. «Zilegiak diren ideia eta ekinbide politiko eta sozialak kriminalizatzen saiatzen» ari direla salatu dute bi sindikatuek. Epaia atera aurretik ere, auzipetuak zigortzen ari direla adierazi dute, eta Madrilera egindako joan-etorriak, gastu ekonomikoak, higadura fisikoak eta beste gogorarazi dituzte.



Críticas de Erkoreka (PNV) y Matute (EB)
GARA

BILBO

El portavoz del PNV en el Congreso español, Josu Erkoreka, manifestó ayer que este juicio es una «auténtica aberración jurídica y judicial» y consideró que una sentencia absolutoria supondría la solución «menos dañina». El representante jeltzale insistió en que esta causa «no respeta ni de lejos los requisititos mínimos que el Tribunal Europeo de Derechos Humanos viene exigiendo para que pueda hablarse de un juicio justo».

«No se respetan esos requisitos ni en la seriedad de las imputaciones, ni en el ejercicio al derecho a la defensa, ni el resto de las garan- tías judiciales que son esenciales en un estado democrático», apostilló.

Por su parte, Oskar Matute, parlamentario de Ezker Batua en Gasteiz, pidió la suspensión del macrojuicio al estimar que es un «esperpento jurídico que penaliza ideas y proyectos políticos».

Apuntó que «no ha tenido sentido su celebración ni mucho menos tiene sentido su continuación», y denunció las «innumerables irregularidades» habidas desde el inicio de las se- siones.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevos capítulos del despropósito judicial
Jendartea
Hiru Sareta censura que la Oficina de la Lengua desatienda la calidad del euskara
Euskal Herria
Testigos internacionales constatan que «se criminaliza la búsqueda de solución»
Euskal Herria
Errazti: «EA es un proyecto definido, claro e importante»
Ekonomia
Agosto aumenta en 2.531 el número de personas paradas en Hego Euskal Herria
Kultura
Kepa Junkera regresa con un disco inspirado en las ciudades y lleno de multiculturalidad
Kirolak
House asume su rol y promete trabajo y defensa
Mundua
La ONU mediará en el canje de prisioneros entre Hizbula e Israel
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss