GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-05
Protestek jarraitu egiten dute Iñaki de Juanak 30 egun gose-greban betetzean
Estatu espainolak euskal preso politi- koei ezarri nahi dien bizitza osoko zigorra salatzeko ekin zion Iñaki de Juanak baraualdi mugagabeari. Gaur, 30 egun igaro dira egun hartatik, eta De Juanak 15 kilo galdu baditu ere, indartsu eta gose-greba indarrez jarraitzeko asmoz segitzen du. Euskal Herrian, berriz, hamaika protesta ekimen egin dituzte 30 egun hauetan donostiarraren egoera salatzeko. Eta datozen egunetan ere, elkartasun keinuak kalean izango dira.

DONOSTIA

Gaur, Iñaki de Juanak 30 egun bete ditu Algecirasko ziegan gose-greban. Abuztuaren 7an ekin zion gose-greba mugagabeari, Estatu espainolak euskal preso politikoei ezarri nahi dien bizitza osoko zigorra salatzeko helburuarekin.

De Juanak 2000. urtean bete zituen ezarri zioten espetxe zigorraren hiru laurdenak, eta legeak askatzeko agintzen bazuen ere, ez zuten askatu. 2004- ko urrian, berriz, Estatu espainolak ezarritako zigor osoa be-te zuen; baina orduan ere, ez zuen askatasuna berreskuratu. 2004ko abenduan egunkari honetan argitaratutako bi iritzi artikulu idazteagatik, «erakunde armatuko kide izatea» eta «mehatxu terroristak egin izana» leporatuta zigortu nahi dute berriz. Giltzapean 96 urte gehiago egotera behartu nahi dute De Juana. Hori da fiskalaren eskaera.

Algecirasera asteburuan Iñaki de Juana bisitatzera joan diren lagunek GARAri larunbatean azaldu ziotenaren arabera, gutxienez 15 kilo galdu ditu donostiarrak 30 egun hauetan. Dena den, betiere lagunen arabera, Iñaki de Juana indartsu dago eta gose-greba kementsu jarraituko du. Hala eta guztiz ere, lagunek jakinarazi zutenez, aurreko asteetan ez bezala, aste honetan ez dute ospitalera eraman probak egitera.

Preso donostiarrak baraualdian daramatzan 30 egun hauetan, bereziki Gipuzkoako hiriburuan ekimen ugari egin dute haren egoera salatzeko eta elkartasuna helarazteko. Elkarretaratzeak, burrunbadak, solidarioen ekimenak... nonahi izan dira azken aste hauetan. Ostiralean, adibidez, 400 bat pertsonak parte hartu zuten euskal presoen eskubideak babesteko Etxerat-ek antolatutako enkartelada mugikorrean.

Asteburuan, berriz, Donostiako Sagardo Eguna eta estropadak izan zirela-eta, ekimen ugari egin zuten gose-greba mu- gagabean dagoen bizilagunari elkartasuna adierazteko.

Asteburuko ekimen nagusia, ordea, autoinkulpazioak bil- tzea izan zen. 1.600dik gora herritarrek bat egin dute De Juanak GARAn argitaratu zituen bi iritzi artikuluekin.

LAB ere De Juanarekin bat

Lortutako autoinkulpazioak ugariak badira ere, datorren asteburuan sinadura gehiago biltzeko aukera izango dute. Autoinkulpazio mahaiak bai Kale Nagusian baita Bulebarrean ere jarriko baitituzte, 11.00etatik 13.30 bitarte.

Bestetik, «Bizitza osoko zigorrik ez! Iñaki De Juana Chaos askatu!» lelopean kanpaina hasi du LAB sindikatuak. Joan den ostegunean abiatu zuen kanpaina, eta geroztik, astelehenetik ostiralera bitarte, egunero, ordubeteko elkarretaratze isilak egiten dituzte Donostiako Askatasun Hiribidean.

Atzo, hogei bat lagun bildu ziren pankartaren atzean, solidario jantzita, ohiko lan-jantzi txuriekin eta aurpegia estalita zutela. Elkarretaratzea egiteaz gain, De Juanaren egoera salatzen zuten esku-orriak banatu zizkieten herritarrei.

Amaia Almirall Donostia-Beterriko LABeko idazkariak Iñaki de Juana Chaosen egoera gogora ekarri zuen askatasuna eskatzeko asmoz; izan ere, haren hitzetan, joan den abuztuaren 7an abiatu zuen gose-greba mugagabea Estatu espainolak ezarritako zigorra bere osotasunean betea duelako. Estatu espainolak berak ezarritako le- geak ez dituela betetzen salatu zuen; «ez Kode zaharra ez eta Kode berria ere», nabarmendu zuenez. LABeko kideek adierazi dutenez, euskal preso politikoekin egiten ari diren bidegabekeriak salatzeko xedearekin abiatu dute kanpaina.

Kalean ez ezik, espetxeetan ere egiten ari dira elkartasun ekimenak. Joan den asteburuan, Txus Goikoetxea, Zigor Larredonda eta Sebas Lasa Albaceten preso daudenek egun bateko baraualdia egin zuten.



Prorrogan también condenas de presos de los GRAPO con 25 años en la cárcel
GARA

DONOSTIA

Presos comunistas y de los GRAPO que llevan más de dos décadas en la cárcel han visto también alargadas sus condenas en las últimas semanas, como ocurre con presos vascos como Iñaki de Juana. No se aludió a estos casos, por una omisión involuntaria, en el reportaje publicado ayer en este diario bajo el título «Cadena perpetua: norma escrita en Europa pero realidad tangible sólo en el caso de los vascos».

Según informan a GARA desde Socorro Rojo Internacional (SRI), en situación como la detallada en el reportaje se encuentran en la actualidad el gallego Xaime Simón Quintela, que lleva 21 años y ocho meses preso ­«debiera estar en la calle desde junio de 2006 y al que se le ha aplicado la cadena perpetua de facto, pues se le comunica que se le alarga la condena otros ocho años y cuatro meses, hasta cumplir exactamente los 30 años de prisión»­ o el burgalés Miguel Angel Bergado Martínez, «que lleva preso 25 años y cuatro meses, que debiera haber sido excarcelado hace mucho tiempo y al que se alarga y notifica la condena para cumplir otros cuatro años y medio, o sea, 30 años de cárcel en primer grado, como es su caso concreto».

Brotons, 25 años

Desde SRI se recuerda también que «son ya demasiados los presos políticos del PCE (r) o los GRAPO que han estado en prisión más de 20 años, como Francisco Brotons, 25 años, los vascos Elvira Diéguez y Juantxu Muiños, 23 y 21 respectivamente, y así consecutivamente hasta una treintena de comunistas y antifascistas vascos, catalanes, gallegos y españoles».

Se recuerda también que Fernando Hierro Chomon, vecino de Euskal Herria, lleva 26 años preso (ahora está en Bapaume) por condenas no consecutivas, y se cita el caso «sangrante» de Fina García Aranburu, «que tras 24 años presa está secuestrada de facto, sin condena ni requerimiento alguno por cumplir. Tras su extradición desde Francia y encarcelamiento sin ‘delitos’ pendientes, ha sufrido tres infartos de corazón que la mantienen al borde de la muerte».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevos capítulos del despropósito judicial
Jendartea
Hiru Sareta censura que la Oficina de la Lengua desatienda la calidad del euskara
Euskal Herria
Testigos internacionales constatan que «se criminaliza la búsqueda de solución»
Euskal Herria
Errazti: «EA es un proyecto definido, claro e importante»
Ekonomia
Agosto aumenta en 2.531 el número de personas paradas en Hego Euskal Herria
Kultura
Kepa Junkera regresa con un disco inspirado en las ciudades y lleno de multiculturalidad
Kirolak
House asume su rol y promete trabajo y defensa
Mundua
La ONU mediará en el canje de prisioneros entre Hizbula e Israel
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss