GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-08
Zapaterok adierazi du «garrantzi handiko mementora» hurbiltzen ari garela
Herenegun, Batasunak prozesua blokatuta dagoela ohartarazi zuen, eta atzo Jose Luis Rodriguez Zapaterok udatik hona prozesuak ez duela ez onera ez txarrera egin erantzun zion. Gainera, «sakoneko aukerei» dagokienez, «garrantzi handiko mementora» hurbiltzen ari garela adierazi zuen presidente espainolak.

MADRIL

Gobernu espainoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok atzo adierazi zuen konponbiderako prozesua uda baino lehen zegoen moduan dagoela egun. Hala, herenegun Arnaldo Otegik esandakoari erantzun zion, espresuki adierazi ez bazuen ere. Eledun independentistak «prozesua bloklatuta» dagoela ziurtatu zuen, baina Zapa- terok adierazi zuen «ez dagoela uda aurretik baino hobe, ez eta okerrago ere».

Moncloan Kofi Annan NBEko idazkari nagusiarekin batera emandako prentsaurrekoan, itxaropentsu agertu zen presidente espainola beste behin ere. «Ziurrenik, sakoneko aukerei dagokienez, garrantzi handiko mementora hurbiltzen ari gara», nabarmendu zuen.

Esandakoa argitu nahi izan zuen ondoren Zapaterok:«ETAren jarreretan informazio, komunikazio eta harremanetako prozesuan denborak aurrera egin ahala sumatuko dugu indarkeria amaitzeko prozesuan gauden. Hori aipatu nahi dut ‘sakoneko aukerei’ buruz ari naizenean». «Nik itxaropena daukat eta ahalegin guztiak egingo ditut horretarako», gaineratu zuen.

Bestalde, EAJko EBBko presidente Josu Jon Imazek konponbideko prozesuak «funtsezko mementoa» duela adierazi zuen, eta «bakerantz aurrerapena edota atzerapena» gerta daitekeela gaineratu zuen. Joseba Egibar jeltzaleak, berriz, agerikoa denez, prozesua ez dabilela adierazi zuen, eta Zapateroren gogoaren kontra bada ere, prozesuak «atzeraezina» izan behar duela azaldu zuen.

PP:«Iruzurra egin nahi digu»

Bestalde, Ezker Batuko idazkari nagusi Javier Madrazok atzo adierazi zuen Rodriguez Zapatero «prozesuan fidatzekoa ez den moduko pertsona bihurtu» dela; haren ustez, agindutakoa ez duelako betetzen.

Alemaniako “Die Zeit” astekarian esandakoari erantzun zion modu horretan, Gobernu espainolak ETArekin iragarritako lehenengo bilera formalak datozen asteetan izango direla ziurtatu baitzuen presidente espainolak. Izan ere, bilera horiek udan izango zirela esan zuela gogorarazi zion Madrazok Bilbon egin agerraldian. «Diputatuen aurrean agertuko zuela esan eta Kongresuko korridoreetan egin zuen, komunikabideen aurrean», gaineratu zuen.

PPko EAEko presidente Maria San Gilek herritarrei iruzurra egin nahi izana leporatu zion Zapateroari, eta ETArekin bilerak hasita daudela adierazi zuen. Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidente Miguel Sanzek, berriz, negoziazio prozesua ez dela eten ohartarazi zuen. Bestetik, Santiago Abascal PPko legebiltzarkideak azaldu zuen presidente espainolak ETArekin bilerak hasiko direla esateak «gertatua dena irudikatzen» duela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss