GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-08
De Juanak tinko eusten dio bizitza osoko zigorrak salatzeko abiatu zuen protestari
Iñaki de Juana errepresaliatu politiko donostiarrak ez du oraingoz protesta utziko. Algeciraseko bere ziegan 33 egun daramatza atzo gose-greban, bere askatasuna aldarrikatu eta euskal presoei ezarri nahi dizkieten bizitza osoko espetxe zigorrak arbuiatzeko. Ekimen gogorra izanik ere, donostiarrak arrazoi horiengatik hasi zuen gose-greba aurrera eramateko asmoa du. 15 kilo inguru galduta halakoetan ohikoa den nekea sentitzen badu ere, indartsu dago.

BILBO

Espetxeetako Erakundeek atzo jakinarazi zuten Iñaki de Juana Chaos euskal preso politikoak ia 15 bat kilo galdu dituela iragan abuztuaren 7an protestari ekin zionetik. Medikuaren azken txostenak aipatuz, donostiarrak «kontziente eta orientatua» segitzen duela ere gainera- tu zuten segidan.

Algeciraseko espetxean dute euskal herritarra giltzapean. Eta, edozein presok gose-greba hasiko duela ofizialki iragartzen duenean egiten den bezalaxe, maiz bisitatzen du sendagile batek haren egoera gertutik jarraitu ahal izateko.

Baraualdi mugagabea abiatu zuenetik ura baino ez du hartzen De Juanak, eta bere ziegan eskaintzen dizkioten eguneko jakiei uko egiten die. Hilabete honetan, gainera, birritan eraman dute eskualdeko Algeciraseko ospitalera. Abuztuaren 18an eta 24an jazo zen hori, eta, besteren artean, elektro zein odol analisiak egin zizkioten, baina bi egunetan ere alta hartu zuen egun berean.

Osterantzean, berri agentzia espainolek gogorarazi zutenez, presoak uneren batean erietxera joateko premia izanez gero, Auzitegi Nazionalak abuztuaren 17an agindu zuen hori hala izatea, bai eta behar den epean bertan ingresa dezatela ere. Dena den, halako neurriak antzeko egoeran egon litezkeen gainerako presoekin ere hartzen direnak baino ez dira.

Protesta gogorrean tinko

Iñaki De Juanaren lagunek ere GARAri atzo berretsi ziote- nez, errepresaliatu donostia-rraren egoera fisiko eta psikologikoa ona da. Normala denez, hainbeste denboran baraualdian izateak badu eraginik gorputzean, azken 20 urteotan be-re eskubideen defentsan aurrera eramandako beste hainbat protestek bezala. Baina, herenegun presoak berak telefonoz baieztatu zuen ongi dagoela eta protesta egiten jarraitzeko asmoa duela.

Asteazkenean Etxerat elkarteak Bilbon egindako agerraldian ere horixe bera nabar-mendu zuten eledunek. Bertan, hain zuzen ere, gogorarazi zuten donostiarraren egoera larriaz kezkati dabiltzala, baina arrazoia izateak ematen dizkiola hari indarrak baraualdian tinko jarraitzeko.

Izan ere, giltzapean hogei urte daramatza ia De Juanak. 2000. urtean bete zituen ezarri zioten espetxe zigorraren hiru laurdenak, eta legeak askatzeko agintzen zuen arren, ez zuten kaleratu. 2004ko urrian, bestetik, Estatu espainolak ezarritako zigor osoa ere bete zuen, nahiz eta orduan ere ez zuen askatasuna berreskuratu.

Urte hartako abenduan egunkari honetara igorri zituen bi iritzi artikuluren harira, hain zuzen ere, giltzapean beste 96 urte egoteko eskaera egina du fiskalak.

Nolanahi ere, errepresaliatuen senideen elkarteak arbuiatu zuenez, iritzi artikuluena aitzakia bat baino ez da De Jua- nak preso segitzeko. Ziur adierazi zuen hori izan ez balitz ere, beste arrazoiren bat baliatuko luketela xede hori lortzeko.

Donostiako preso politikoak bihar izango du lagunen bisita kartzelan. Eta hitzordu horretan haren egoeraren berri zehatzak izateko xedeaz abiatuko dira Algecirasera.

Osterantzean, De Juanaren egoerak hainbat protesta eragiten jarraitzen du. Atzo, esaterako, Solidaires du peuple basque en lutte-Paris taldeak (Borrokan den Euskal Herriarekin solidarioak Parisko elkarteak) elkartasuna helarazi zion bai donostiarrari eta bai Euskal Preso Politikoen Kolektibo (EPPK) osoari ere. Gobernu espainolaren espetxe politika ere arbuiatu zuen.

Atzo ere izan zen mobilizaziorik De Juanaren alde. Donostiako Alde Zaharrean 25 lagunek giza katea egin zuten, baita informazio esku-orriak banatu ere. Altzan 40 lagunek beste giza kate bat egin zuten.

Bestetik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskubideen defentsan, 30 lagun mobilizatu ziren Antsoainen, eta beste 27 herritarrek elkarretaratzea egin zuten Berangon. Iruñeko Arrosadia auzoan 35 lagun mobilizatu ziren, Txantrean beste 65, Donibanen 20 eta Zizurkilen 120. Gainera, Zestoan, herriko jaien barruan, Amnistiaren Aldeko Eguna egin zuten, eta arratsean manifestazioa egin zuten dozenaka herritarrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss