GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-08
Segiren manifestazioa izango da bihar Zarautzen

ZARAUTZ

Euskal Herriko hiri eta herri guztietan udaran egin bezala, Segi gazte erakundeak manifestazioa egingo du bihar, hilak 9, «Harresiak bota ta independentzia irabazi» lelopean. Azken denboran areagotu den Segiren aurkako Ertzaintzaren jarduna salatuko dute, gainera, bihar Zarauzko kaleetan antolatu duten mobilizazioan.

Euskal Jaietan bete-betean sartuta egongo den Zarauzko Musika plazatik abiatuko da, 19.00etan, manifestazioa. Gazte antolakunde independentistak jakinarazi zuen bezala, biharko mobilizazioak, gainera, esangura berezia du: «EAJren eta Balzaren armadak gazte erakundearen aurka» egindako erasoak salatzea.

Segik gogorarazi zuen Ertzaintza udara guztian, «etengabe», bere ekimenen aurka oldartu dela; hala nola, Segiren pankartak jartzeagatik «bi irundar gazteri pistolak jartzea buruan», manifestazioen aurka oldartzea, atxiloketak egitea, identifikazioak edota Segiren elastikoak gazteei kenaraztea mehatxupean. Gainera, Lezoko Gazte Eguna zapuzten saiatu zen, eta joan den astelehenean Intxaurrondoko Letaman gaztetxea bi orduz miatu zuen Ertzaintzak. Bertan, Segiren propagandarako materiala zegoelako susmoa zutela argudiatu zuten.

Horregatik, bihar Zarautzen 19.00etan izango den mobilizazioan parte hartzeko deia egin zuen Segik, baita aurrerantzean gazte antolakunde independentistak antolatuko dituen gainerako ekimen guztietan ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss