GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-08
Oskorrik eta Kukubiltxok DVDa plazaratu dute
·Lehendabiziko aldiz eginen dute Donostian «Doktor Do Re Mi» ikuskizuna

DONOSTIA

Kalean da Oskorriren eta Kukubiltxoren DVD berria, Errenterian, Gernikan eta Bilbon grabatutako hiru kontzertu biltzen dituena: “Doktor Do Re Mi Euskal Herrian”. Bost hiriburutako bestetan bizi izandako abenturak ere ageri dira. Lehoi Erregearekin egon ziren Baionan, Gargantuarekin eta Don Diego Lopez Harokoarekin Bilbon, Caravinagrerekin eta zezenekin Iruńean, Zeledonekin Gasteizen, eta Mar- tin Berasategi sukaldariarekin eta Joserra Mendizabal danbor-jotzailearekin Donostian.

Pentagramon galaxiako Doktor Do Re Mi zientzialariak prentsaurrekoa eman zuen atzo, baita Oskorrion planetako Natxo de Felipek ere. «Teoria bat egiaztatzera etorri gara. Herri askotan ibili gara eta ikusi dugu ume euskaldunak beste edonor baino hobeak direla dantzan, abesten, jolasean eta ongi pasatzen. Baina ez dugu ziur jakingo gure zirku txiki koloretsua Donostian egin arte», adierazi zuten. Lehenengo aldiz gozatu ahalko da bertan ikuskizunaz: igande arratsaldeko bostetan, Kursaalean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss