GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-08
«Oiherkoren trajeria» pastorala bihar emango dute Urkabustaizen

GASTEIZ

“Oiherkoren trajeria” ikuskizuna Arabara ailegatuko da bihar, eta Zuberoan uztailean eman zuten lehenengoz. Dominika Rekaltek idatziriko ezohiko pastorala Urkabustaizen inguruetan dagoen Eskolunbeko parkean ikusi ahal izango da 20.30ean.

Gotaine-Irabarne Zuberoako herriak eta Urkabustaiz Arabakoak 17 urte hauetan bizi izan duten anaitasun sendoaren ondorioz egingo dute bihar ikuskizun musikatu hori. Bertan, 35 aktorek hartuko dute parte, baita 20 musikarik ere. Horiez gainera, pertsona hauek ere han egongo dira: egitasmoaren egile Dominika Rekalt, Mikel Etxekopar musikaria, Gonzalo Etxebarria margolaria eta Nicole Lougarot dantzaria. Elkarlanaren fruitua denez gero, “Oiherkoren trajerian” Urkabustaizko musikari eta dantzariek ere parte hartuko dute.

Eskolunbeko (Kuartango) natur parkearen berezitasuna dela-eta, emankizunerako 600 sarrera soilik izango dira salgai: 6 euroan helduentzat eta 3 euroan 16 urtetik beherakoentzat. Gasteizko Elkar Megadendan, Izarrako udaletxean eta okidengian, Murgiako Ioar tabernan, Bilboko Kalderapeko tabernan eta Laudioko, Urduñako eta Amurrioko turismo bulegoetan eros daitezke sarrerak.

Obraren jarraipena erraztu nahian, sarrerarekin batera liburuxka bat izango da salgai 3 euroan. Horrek antzezlanaren testuak jasotzen ditu, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Ikuskizunak bi ordu iraungo du, eta horren ostean Izarrako plazan mokadua izango da. Gauerdian, eta egunari amaiera emateko, erromeria izango da Izarrako plazan Txinparta taldearekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss