GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-08
Kalen ASTIZ | Sortzen-Ikasbatuazeko koord.
«D ereduaren zabalpen naturala eten nahi dute»

Nafarroako euskal eskola publiko gehienak biltzen dituen Sortzen-Ikasbatuaz-eko koordinatzaileak egungo egoera azaldu digu.

­Nola joan da matrikulatzea?

D eredua, poliki-poliki bada ere, gorantz doa; ez, ordea, behar zuen moduan eta bere garapen naturalak izan behar zuen bezala, baizik eta oztopoak gaindituz. Euskarazko matrikulatzeak askoz ere zabalagoa izan behar zuen.

­Zein da Nafarroako euskal ikastetxe publikoen egoera?

Zenbait ikastetxetan arazoak sortu ziren matrikulatzea zela-eta. Gehienetan gainditu egin dira, baina ez denetan. Elorri ikastetxean, adibidez, D ereduko bigarren gela mantentzeko hainbat ahalegin egin ondoren, Hezkuntza Departamentuak gela bakarra irekitzea lortu du. Salatu behar dira egiteko modua bera eta gurasoek jasandako informazio eza ere. Horrela, lortzen ari direna da, ahal duten tokian D eredua murriztea eta bere zabalkuntza naturala mugatzea.

­Patxi Larraintzarren ere egoera ez da gozoa!

Kasu honetan ez dute oraindik euskarazko lerro kopurua gutxitu, gurasoak hor daudelako auzoan ikasteko eskubidea defendatzen. Haiek heltzen diote kalitatezko hezkuntzarako duten eskubideari: nahi duten auzoan eta ereduan ikasteko eskubideari. Patxi Larraintzarreko kideen apustua eredugarria da, beren eskolaren alde eta era berean D ereduaren alde ari direlako. Baina inplikazioa behar da, hezkuntza eragileena eta euskal gizarte osoarena.

­Kasu gehiago ere badaude.

Euskal eremuetan ere ez dago bermatua plaza kopurua, ezta Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea ere. Legearen zirrikitu guztiak aprobetxatzen ditu Nafarroako gizarteak; are gehiago, egoera hau gainditzen saiatzen ari da.

Bestalde, zenbait eremutan inbertsio falta nabarmena dago eta horrek hezkuntza eskariari erantzuteko oso baldintza eskasak sorrarazten ditu; izugarrizko aldarrikapena dago Gobernuak inbertsioak egin ditzan. Asko sumatzen da irakasleen ezegonkortasuna ere, batik bat behin-behineko irakasleen artean, horrek arazo handiak baitakartza hezkuntza proiektuak aurrera eramateko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss