GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-08
Iruñeko bost olentzeroren aurkako salaketa, artxibatua
Iruñeko Udaltzaingoak Txantreako, Sanduzelaiko, Arrotxapeako, Donibaneko eta Arrosadiako elkarte banaren aurka jarritako salaketak ez du aurrera egingo, Nafarroako Barne Sailak artxibatzea erabaki baitu. Udalak Olentzeroren etorrera antolatzeko baldintza modura ezarri zuen 1.000 euroko fidantza ez ordaintzea erabaki zuten bost elkarte horiek.

IRUÑEA

Iruñeko bost auzotako Olentzeroren etorrera antolatzeaz arduratzen diren taldeen aurkako zigor txostenak artxibatzea erabaki du Nafarroako Gobernuko Barne Sailak. Txosten horiek ustez ikuskizun publikoen inguruko legedia ez betetzeagatik zabaldu zituzten, eta salaketa Iruñeko Udaltzaingotik iritsi zen, abenduaren 23an eta 24an izandako Olentzeroen ospakizunek Udalaren baimenik ez zutela argudiatuta. Zigor oso larriak daude aurrez ikusita horrelakoetan, 60.101 eurora irits daitezkeenak.

Duela hilabete inguru eman zuen Nafarroako Gobernuak ebazpena, eta hala jakinarazi zien Txantreako, Sanduzelaiko, Arrotxapeako, Donibaneko eta Arrosadiako auzoetan Olentzeroren etorrera antolatzeaz arduratzen diren taldeei. Ebazpenak akusatuek aurkeztutako helegitea kontuan hartu du, eta, hark adierazten duenez, ezin da jakin zehatz-mehatz elkarte horiek antolatu ote zituzten Olentzeroren ekimenak. Hartara, ebazpenaren arabera, ezin da zehaztu horiek zeinek antolatu zituen eta, ondorioz, «errugabetasun ustekizuna» aintzat hartu behar da.

Txantreako Jai Batzordea, Donibaneko Ahari kultur taldea, Sanduzelaiko Gure Auzoa, Arrosadiako Kultur Kordinadora eta Arrotxapeako Kultur Koordinadora taldeak eragiten ditu zigor txostenak.

Iruñeko Udalak 2003an ezarritako irizpen baten arabera, mota horretako ikuskizunak antolatzeko 1.000 euroko fidantza ordaindu behar da aurretik. Auzo horietako elkarteek, ordea, fidantzarik ez ordaintzea erabaki zuten, eta irizpide horiek azken 30 urteetan egiten duten ekimena «zentsuratu» nahi zutela salatu zuten.

Hala eta guztiz ere, Olentzero auzo horietako kaleetan barna ibili zen Gabonetan «auzotarrek bere kasara antolatu zutelako», elkarteek adierazi zutenez. Izan ere, bost auzo horietako elkarteek agertu zuten halako tradizioa duen ekimen batek ez duela «berezko deialdirik» behar. Gainera, aurreko urteetan Udalak eta Gobernu espainoleko ordezkariek jarritako trabak kontuan hartuta, deialdia beren bizkar ez hartzea erabaki zutela aipatu zuten.



Udal irizpenak aldatzeko eskatu du EAk
GARA

IRUÑEA

Iruñeko Udaleko Eusko Alkartasuna taldeak Olentzeroren inguruan Iruñeko Udalak izandako jarrera salatu du. Haren iritziz, aurretik 1.000 euroko fidantza jartzea zehazten duen udal irizpena ez da egokia, «eta giroa asaldatzea baino ez du lortu indarrean sartu zenetik».

EAren esanetan, irizpen horrekin Udalak gustukoa ez duena «kontrolatu eta mugatu» nahi du. «Eusko Alkartasunak auzoetako elkarteen kultur ekimenak sustatzen ditu. Ez da zilegi ohiturak desagerrarazi nahi izatea UPNren alderdi interesengatik. Izan ere, euskal kutsua duen oro liskarrarekin lotu nahi dute», adierazi du.

«Trabak eta trabak»

Eusko Alkartasunak oso larritzat jo du Iruñeko Udalak auzoetako Olentzeroekin izandako jarrera. «Trabak eta trabak jartzen saiatu da. Aldiz, beste ekimen batzuekin jarrera bestelakoa da. Papa Noel saltokigune garrantzitsu batean egon zen, eta ez zioten inolako baimenik eskatu horretarako», esan du.

Horiek hala, Iruñeko Udalari fidantzen inguruko udal irizpena bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Alkartasunak, «iruindar askok gozatzen baitu ekimen horrekin».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss