GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-08
Glisseguna igandean izanen da Angelun

ANGELU

Euskarabiada edo Glisseguna da Seaska Ikastolen Elkartea azken lau urteotan antolatzen aritu den lerratze kirolen inguruko egun berezia. «Inkesta bat egin genuen gazteek euskarari buruzko zer irudi zuten aztertzeko. Eta, horretan, gehienek zaharren hizkuntza dela zioten», azaldu zuen Pantxika Ibarboure Seaskako zuzendariak.

Gazteen iritzi hori kontuan hartuz, euskarari irudi modernoagoa eman nahi izan dio Seaskak. Eta, horretarako, egungo kirolak euskararen bidez praktikatzeko aukera ematea erabaki du.

Angelun, Glisseguna igandean izanen da. Goizetik arratsera, gazteek hainbat lerratze kirol praktikatzeko aukera izanen dute doan. Hamaiketan, Xiba lehiaketa eginen dute, eta surf erakustaldia, hondartzako boleibola, surfa eta irristatze hastapenak izanen dira. Horrekin batera, Aviron Baionakoaren eta Biarritz Olympiqueren errugbi taldeetako jokalariak egonen dira hondartzako errugbi partida bat jokatzeko. EuskalHerriko surf federakuntzako ordezkariak ere izanen dira, eta egun osoan surfean ikasteko aukera emanen dute. Iaz eguraldiagatik bertan behera uztera behartuak izan baziren ere, publiko erdaldunarentzat urtero horrelako ekitaldi bat sistematizatzea ezinbestekoa dela aipatu zuen Seaskako zuzendariak. «Gero eta parte-hartzaile gehiago etortzen da», adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El «new labour» ante la sucesión de Blair
Iritzia
Itsukeriak ala itxurakeriak?
Iritzia
La cancelación de la deuda externa
Iritzia
La mano negra
Euskal Herria
Ahotsak hace un llamamiento a la responsabilidad para que no se frustre el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss