GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-16
- Top 14a
Avironek lehen garaipena lortu behar du

DONOSTIA

Avironek lehenengo garaipena behar du, puntuak batzen hasteko garaia heldu zaio, bestela maila galtzeko hautagai nagusi segituan bihurtuko baita. Sailkapeneko azkeneko postuan dago jokatutako bost partidak galduta, eta gaur 18.30etik aurrera JeanDauguerren Montpellier hartuko du, eta ezin du hutsean geratu.

Azkenean zuri-urdinek beren zelaian jokatzeko modua izango dute. Orain arte berritze lanetan egon da, eta etxeko partidak Biarritzen jokatu ditu. Beraz, etxean jokatzen duen bere estreinako partidan garaipen batekin amaitu nahi du.

Lapurdiko hiriburuan urduritasuna agertzen hasi da, eta ez da harritzekoa, sailkapenean azkena egoteaz gain, oraindik puntu bat bera ere ez baitu lortu, eta emandako itxura oso txarra izan da. Jokalari asko ekarri dituzte, taldea asko berritu dute aurreko bi urteetako larrialdiak ez pasatzeko, baina oraingoz orduan baino bide okerragotik dabiltza.

Zuri-urdinak ahul agertu dira, bai atzean, baita aurrean ere, eta horrela ezin ezer lortu. Gaur aurrez aurre Montpellier izango du. Sailkapeneko erdialdean dabil, eta jokatu dituen bost partidetatik hiru irabazi eta bi galdu ditu.

Jokalariei dagokienean, Dourthe kapitaina itzuliko da zuri-urdinen hamabostekora. Denboraldi-aurrean min hartu zuen, eta orain arte jokatu ezinik egon da. Hegi, Bernard eta Fraser ere jokatzeko moduan izango dira gaur arratsaldeko norgehiagokan. Beste aldean, Bergez,Hegarti, Massabeau eta Thierry, berriz, ez dira jokatzeko moduan egongo.

Montpellierren, Chouchan, Valle, Arbo, Bouebe eta Todeschini baja izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss