GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-16
Biarritzek itxura hobetzen hasteko aukera ederra dauka
·Zuri-gorriek Briveren zelaian jokatuko dute 20.00etatik aurrera

DONOSTIA

Biarritzek Briven jokatuko du gaur 20.00etatik aurrera. Zuri-gorriek sailkapeneko lehenengo postura gerturatzen jarraitzeko aukera paregabea izango dute.

Gaur lapurtarrek aurrez aurre izango duten taldeak sei puntu besterik ez ditu batu, jokatutako bost partidetatik bakarra irabazi baitu, eta lau galdu ditu. Biarritzek, aldiz, hiru irabazi ditu eta bi galdu.

Biarritzek gaur puntuak bereganatzen baditu, Avironi mesede egingo dio, Brive baionarrak baino bi postu aurretik baitago. Bestetik, zuri-gorriek hasi beharra daukate beren itxura aldatzen. Orain arte ez baitute erakutsi duten maila guztia. Hala ere, Biarritzentzat denboraldia oso luzea izaten da, eta urteroko moduan, denboraldiari tamaina hartzea kosta egingo zaio.

Azken batean, Ligaz gain, Europako Kopa ere bada zuri-gorrien helburu nagusietako bat, eta horretarako lasai joan beharra dauka, bestela denboraldia oso luzea egin baitaiteke. Dena dela, zaleek gehiago eskatzen dute, eta hori ere normala da. Ligako txapeldunak izan dira azkeneko bi urteetan, eta iaz Europako Kopan, gainera, bigarren geratu ziren, eta zaleek maila hori ikusi nahi dute.

Gaurko partidarako Gaitan eta Bidabe itzuliko dira deialdira beren lesioak gainditu ostean. Balan eta Couzinet, berriz, zalantza izango dira, eta Bobo, Brusque, Lievremont, Avril eta Marlu baja izango dira, inor ez baita osatu gaurko norgehiagokarako.

Biarritzek honako jokalariak eraman ditu Brivera: Balan,Lealamanua, August, Noirot, Moala, Couzinet, Dellape, Betsen, Padro, Drid, Hall, Harinordoki, Carizza, Yachvili, Peyrelongue, Gaitan, Bidabe,Traille, Masi, Brusque, Dambielle eta Cabannes.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss