GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-16
- Kirola eta festa
Errebote Eguna antolatu dute Villabonan

A.A.
DONOSTIA

Lehen Errebote Eguna egingo dute gaur, Villabonan. Pilota jokamolde horrek bizirik jarraitzen duen Hego Euskal Herriko herri bakarra da Villabona Zubietarekin batera, eta kirol horri bultzada bat emateko ospakizunez betetako egun berezi bat antolatu du bertako Behar Zana elkarteak.

Ospakizunak 10.00etan hasiko dira Botiloa eskultura inauguratuta. Botiloa errebotean sakea ateratzeko erabiltzen den trastea da, zelaiaren erdi-erdian egoten dena, eta eskulturak omenaldia egiten dio gailu horri.

Inaugurazioa amaitutakoan, errebote partida interesgarria jokatuko dute Donibane Lohizuneko Luzeaz Gazte eta Uztaritzeko Kapito Harri taldeek. Bi talde horiek orain aste gutxi jokatu duten Frantziako Txapelketaren finalean jokatu zuten elkarren aurka, eta orduan Luzeaz Gazte nagusitu zen 13 eta 12ko emaitza estuarekin. Villabonan final horren errebantxa jokatuko dute.

Eguerdian angelusa egingo dute ohitura zaharrari jarraituz, eta errebote neurketa amaitu bezain laster, kalejira bitxi bat jarriko dute martxan Gaztelubide Elkarteko «Orfeon de la Castaña» izeneko taldearekin.

Azkenik, 14.30ean herri bazkaria egingo dute Behar Zana elkartean bertan. Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute I. Errebote Eguna aurrera eramaten, eta dei egiten diete pilotazaleei Villabonara joateko.

Gainera, bihar goizean Endika Abril Errebote Txapelketako partida jokatuko dute Gipuzkoako herrian Behar Zana eta Kapito Harrik, 11.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss