GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-16
Erromatar garaiko gatzatze lantegiaren aztarnak ikusgai Getariako museoan
Lapurdiko Getarian dagoen Museoko bildumaren zati bat ikusgai dago urriaren 28ra arte erakustokian. 1984. urtean aurkituriko erromatar garaiko arrain gatzatze lantegi baten aztarnak ikusten ahal dira bertan. Horrekin batera, Itsas Begia elkartearekin gatzatze lantegiaren maketa bat eta panel didaktikoak jarri dituzte erakusketan.

GETARIA

1984an, trenbidearen obrak egiten ari zirelarik, aitzin aroko arrain gatzatze lantegi baten aztarnak aurkitu zituzten Getarian. Gaskoniako golkoan aurkitua izan den enpresa bakarra da, eta datorren urriaren 28ra arte Getariako museoan lantegi horretan aurkituak izan diren tresnak ikusgai izango dira.

Atuna gatzatzeko erabilia, gero Erromesek baliatzen zuten saltsa berezi bat egiteko. Danielle Hirtz Getariako kultura zinegotziak argitu zuen: «Arrainen hondakinekin egiten zuten Garum izeneko saltsa hori, eta erromatarrek asko baliatzen zuten». Gatza biltzeko baliatzen zituzten anforak, zeramikak, dominak, lanpara puskak dira, besteak beste, erakusketan ikusten ahal diren objektuak.

«2.000 urte dituzten tresnak dira. Garrantzi handia dute, gainera, Getariako aitzin aroko historia agerian jartzen baitute. Guztiak bildu ditugu, eta, berritu ondoren, publikoarentzat ikusgai jartzen ditugun lehen aldia da», esan zuen Hirtzek.

Erakusketan dauden tresnen artean antolatzaileak Epitafea nabarmendu zuen. «Hilobi bat da. Bertan lantegiko jabeak zeuden. Akitania eskualde osoan ez da beste horrelako ilobirik aurkitu, beraz, garrantzi handikoa da», gaineratu zuen. Tresnak erakusteaz gain, erakusketaren inguruan lan pedagogikoa egin dute. Aurten ItsasBegia elkarteak 25. urteurrena ospatu duela-eta, harekin elkarlanean panel didaktikoak jarri dituzte.

«Bertan lantegia nola aurkitu zuten eta zertarako baliatzen zen aipatua da», erran zuen zinegotziak. Itsas Begia elkarteak egindako lantegiaren maketa handi bat ere jarri dute erakusketan.

«Getaria ez zen arrantzaren gune nagusi bat, baina, bazuen bere garrantzia, bertan baitzegoen lantegi hori. Gainera, ikerketak egiterakoan, Getaria herriaren izena garai horretatik zetorrela ohartu gara. Latinetik dator izena, cetaria hitzetik. Horrek haztegi erran nahi du. Erakusketari, beraz, cetaria izena eman diogu», argitu zuen berriz Hirtzek.

Gogoeta eguna

Erakusketari laguntzeko hitzaldiak antolatu dituzte. Hala, asteburu honetan ondarearen egunak izanen direla-eta, erakusketa zabalduko dute, eta gune arkeologikoaren bisita egiten ahalko da Maurice Chansac asmatzailearekin.

Urriaren 28an, berriz, Getariako aitzin aroko aurkikuntzak eta haien etorkizunari buruzko gogoeta egun bat antolatu dute. Arratsaldean, Getariako museoan eginen den biltzar horretan adituek hitzaldiak azalduko dituzte. Jean-Luc Tobiek “Getariak aitzin aroko eskualdean zuen kokapena” aipatuko du, Antton Goikoetxeak, berriz, “Garum lantegitik arrantza modernora: Getariarentzat ondare bat” gaia jorratuko du. Eta, azkenik, Maurice Chansac-ek 8 aurkikuntzaren baldintzak” argituko ditu.



Erakusketa didaktikoak bi urtean behin
A.B.
GETARIA

Getariako museoak Musée de France estatutua eskuratu du berrikitan. Izendatze hori ukan dutela-eta, Danielle Hirtz zinegotziak argitu zuen museoak eginbehar berriak zituela.

«Musée de France izendatzea lortuz zientifiko eta museografiko sailean lan sakona egin beharra dago. Aitzin aroko gatzatze lantegi horri buruzko erakusketa lan horretan sartzen da, ikerlariekin elkarlanean aritu baikara antolatzeko», esan zuen. Gainera, berrikitan aztertu duten museoaren bildumari buruzko lan bat egin beharko dute. Eta, horrekin bat eginez, Getariako museoaren bildumarekin bi urtean behin erakusketa bat egitea ere pentsatua dute.

Obra garaikideak

«Erakusketa Getariari edo Euskal Herriko historiari lotua izaten ahalko da», adierazi zuen Annie Hirtzek. Azkenik, beste museoei obrak eskatzeko parada ere emango die izendatze horrek. «Hala eta guztiz ere, ez dugu bakarrik Museoaren bildumarekin lan eginen. Urtero margolari edo eskultore garaikideei buruzko erakusketak antolatzen jarraituko dugu», nabarmendu zuen zinegotziak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss