GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-16
Otegi eta Arregi errefuxiatuak, EHNA eskuan dutela, Zizurkilen dira berriro
Euskal Herriaren nazio izaera indartzeko eta kanpainan indarrak batzeko asmoz, Bai Euskal Herriari herri ekimenak jaialdia egin zuen atzo arratsaldean, Zizurkilen. Jaialdiarekin berarekin nahikoa ospatzekoa ez, eta festa handia bilakatu zen atzo Zizurkil, Josetxo Otegi eta Joakin Arregi, hurrenez hurren 23 eta 28 urte etxetik urrun egon diren zizurkildar errefuxiatuak, sorterrira itzuli baitira, eta EHNA eskuan dutela bizitzeko konpromiso irmoa hartu dute.

ZIZURKIL

Josetxo Otegi eta Joakin Arregi errefuxiatu zizurkildarrak sorterrian dira berriro ere, baina ez edonola. Hurrenez hurren 23 eta 28 urte etxetik urrun egon ostean ­Ipar Euskal Herrian lehena eta Venezuelan bigarrena­, Euskal Herriko Naziotasun Aitorpenarekin (EHNA) bizitzeko konpromisoa hartuta itzuli baitira. Bai Euskal Herriari ekimenak Zizurkilen atzo egin zuen ekitaldian, bi errefuxiatuak agurtzeaz gain, Euskal Herriaren aurkako «inposaketa borrokatzeko» EHNA erabiltzeko deia egin zuen.

Bai Euskal Herriari-k Zizurkilen egin zuen ekitaldia 18.00-etan hasi zen, Udalbiltzako hainbat ordezkarik kultur etxeanEHNA bideratuta.Hain zuzen ere, 20 agiri berri tramitatu zituzten. Jarraian, ESAITek antolatuta, eta Euskal Herria nazioa dela aldarrikapena indartzeko, herri kirolak egin zituzten Zizurkilgo plaza nagusian. Trontza, txinga-eramatea, lokotx-biltzea, toka, sokatira eta beste hainbat herri kirol izan ziren bertan.

Euskal naziotasunaren aldarrikapena babesteko izerdi apur bat bota eta gero, arratseko zortzietan iritsi zen jaialdiko ekitaldi nagusia. Zizurkilgo plazan berrehun lagunetik gora zeudela, txalapartaren eta adarraren doinu artean, zortzi dantzariren babespean bertaratu ziren Josetxo Otegi eta Joakin Arregi herritarren aurrera.

Borrokara lotzeko deia

Txistuaren eta danbolinaren erritmo pausatuarekin batera igo ziren biak oholtza gainera, eta herritarren agurra txalo zaparrada bidez jaso zuten.

Lore sorta bana, txapela eta oroitzapen makila parea jaso zituzten iheslari politikoek Zizurkilgo herriaren eskutik. Dantzariek ikurrinari agurra egin eta aurreskua dantzatu bezain laster, ezker abertzaleko ordezkari batek hartu zuen hitza, eta etxera itzuli berritako bi zizurkildarrei ongietorria egin zien.

Azkenean, biek, Josetxo Otegik eta Joakin Arregik, emozio nabaria agerian zutela, hitza hartu zuten, eta Zizurkilgo herriari zuzendu zitzaizkion. Lehenak, hitzez, eskerrak eman zituen; EHNArekin bizitzeko konpromisoa berretsi eta borrokara lotzeko deia egin zuen oholtzatik. Bigarrenak, berriz, habanera doinuan lau bertso kantatu zituen.

Amaiera paregabea eman zioten zizurkildarrek egunari; pilotalekuan afaria egin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss