GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-22
Epaiketa berehala bertan behera utz dezatela exijitu dute auzipetuen gurasoek

IRUÑEA

Gaurtik aurreraAuzitegi Nazional espainolean epaituak izanen diren gazteen gurasoek sumarioa bertan behera uzteko eskatu zuten atzo Iruñean. Mikel Vazquez Gurasoak taldeko eledunak gogora ekarri zuenez, kasu horretan zeuden adingabeen kontrako akusazioak artxibatu egin zituzten, fiskalaren arabera instrukzioa egin zenetik denbora asko pasatu zelako eta aurkeztu ziren frogak egokiak ez zirelako.

«Gure ustez, oraindik akusatuta dauden hamabi gazteekin erabakibera hartu behar da, denbora berbera pasatu dela- koeta frogak berberak direlako», esan zuen Vazquezek.

Bide batez, 1996ko gertaerak hamar urte geroago epaituko dituztela salatu zuen Vazquezek. «Epaituek orain ia 30 urte dituzte, eta gizartean integraturik daude. Ezin da ahaztu bizi dugun une politikoa ere. Ez dugu ulertzen zergatik egiten ari diren orain epaiketa hau. Hainbeste urte kausa geldirik egon eta gero, abuztuaren 15ean notifikatu zuten epaiketa izango zela», azaldu zuen.

Akusaziotik atera dituzten adingabeekepaiketan lekuko gisa deklaratu beharko dutela ere salatu zuen Vazquezek, kontuan hartuta fiskalak, epaileak eta akusazio partikularrak Polizia etxean egin zuten deklarazioa eskuetan izango dutela.

Izan ere, Mikel Vazquezek gogorarazi zuenez, 1996 eta 1997 urteetan 300 gazte inguru atxilotu zituen Iruñerrian Polizia espainolak, eta inkomunikatuta egon ziren Jeneral Chinchilla kaleko Polizia etxean, betiere konfiantzazko abokatu baten laguntzarik izan gabe. Egoera horren ondorioz, askok tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten.

Horrez gain, Vazquezek azaldu zuenez, horietako batzuek18 hilabete espetxean pasatu zituzten, eta gero inkomunikaturik egon ziren Polizia etxera joan behar zuten egunero sinatzera.

«Dena den, ez zuten gazte bakar bat ere erasoetan harrapatu. Atxiloketa guztiak gertaera jazo eta egun batzuetara egin zituzten. Normalean, gazte bat harrapatzen zuten eta hortik aurrera, inguruko lagunak eramaten zituzten».

Garai hartan ­1996 eta 1997 urteetan­ jasan behar izan zuten kriminalizazio maila nabarmendu zuen Vazquezek. «Ansuategui Gobernu ordezkariak bidaltzen zituen oharretan, izen-abizenak eta zerbait erre zutela azaltzen zen, errugabetasun printzipioa ahaztuta. Elzo soziologoak esan zuen gazte horiek errotu gabeko familietan bizi zirela».



Batasuna y Askatasuna llaman a los actos de hoy
GARA

IRUÑEA

Batasuna reclamó el archivo inmediato de la causa contra estos jóvenes porque «responde a una ‘caza de brujas’ contra los sectores más comprometidos de la juventud vasca», por lo que hizo un llamamiento a acudir a las movilizaciones convocadas hoy en apoyo a los procesados y contra la Audiencia Nacional en todo Euskal Herria.

«La Audiencia Nacional es una fábrica de sentencias contra quienes luchamos por los derechos de Euskal Herria», recordó Batasuna.

Askatasuna apostilló que se trata de un tribunal «que condiciona la vida política vasca una y otra vez» y que se dedica a «legitimar la guerra y la opresión utilizadas por el Estado español en Euskal Herria a través de los años».

ANV también se sumó a estas movilizaciones y mostró su «rechazo frontal al Estado de excepción al que nos somete España y cuyas consecuencias normales son detenciones masivas, torturas, fianzas escandalosas, dispersión...»


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
«Llenar el saco de los rehenes»
Jendartea
Araba exige al PSOE que cumpla su promesa de cerrar Garoña
Euskal Herria
«Tememos que nos vuelvan a usar como conejillos de indias»
Euskal Herria
18/98k elkartasun jaialdi erraldoia darama BECera
Ekonomia
Acuerdo de ELA, LAB, CCOO y UGT con Lakua para impulsar el euskara en el mundo laboral
Ekonomia
Nekazari bat hil da Arguedasen bere traktorea gainera erorita
Mundua
Thailandiako Armadak jarduera politiko guztiak debekatu eta zentsura ezarri du
Kultura
Egungo esklabotzari buruzko filma, errealitatea eta fikzioa bat eginda
Euskal Herria
«Todas las medidas que han tomado han sido violentando mi voluntad»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss