GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-28
Gaurko eztabaida 65.000 gipuzkoarren iritzirik gabe egingo dela salatu dute

DONOSTIA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Politika Orokorraren urteko adierazpena egingo du gaur osoko bilkuran, legealdiko azken eztabaidan. Baina, 65.000 gipuzkoarren ordezkaritza ez da bertan izango, ez AuBk egon nahi ez duelako, «sarrera ukatzen diotelako» baizik.

Salaketa hori berresteko agerraldia egin zuen atzo Donostian Ińaxio Agirre AuBko kideak, eta eztabaidaren bezperan gogor gaitzetsi zuen Batzar Nagusiek berriz erakutsi dutela «zilegitasun demokratikorik gabeko erakundeak» direla. «‘Kontuan izan- go ditugu AuBren botoak’ esan zuten, baina ezker abertzalea desagerrarazteko estrategia zapaltzailea, ukatzailea eta baztertzailea bideratu dute ­salatu zuen Agirrek­. EAJ-EA koalizioaren uste oso demokratikoak erraz makurtzen dira interes eta kome- nentziara. Eta, ondorioz, gipuzkoarrak Batzar Nagusietatik gero eta urrutiago daude».

AuB erakundetik at utzita, Gipuzkoako politikak «norabide kezkagarria» hartu duela salatu zuen. Esaterako, EAJ-EA koalizioa gehiengo osoarekin gobernatzen ari dela, eta datozen hamarkadetarako «politika sozialak hipotekatzen» ari direla gaineratu zuen, «itzulbiderik ez duten obra erraldoiekin». Arlo horretan aipatu zituen, esaterako, Abiadura Handiko Trena, errausteen afera zein Jaizkibelgo intermodalarekin hartutako erabakiak. Aginteko koalizioaren legegintzaldia «porrota» izan dela uste du Agirrek. Haiek «hiriburu eredua indartzen» duten bitartean, AuBk beste herri eredua proposatzen duela berretsi zuen: «Herrien Gipuzkoa ezkerretik eraikitzea. Gipuzkoako herri guztien garapen orekatua eta iraunkorra bultzatzea, lotura telematikoaren bidez herrien arteko sareak mundu osoarekin bermatzea».

EAJ «PSOEren estrategia errepresiboan sartuta» dagoela eta Euskal Herrian gauzatu beharreko eztabaida politiko demokratikoaren hasiera atzeratzeko estrategiari laguntzen ari dela ere arbuiatu zuen, eta gero zera gaineratu: «Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea errespetatu behar du».

Bestelako «argi-itzalak»

Dena den, prozesuan «argi-itzalik» beste zenbaitek ere nabaritzen du. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak bezperan aurreratu zuen horixe aztertuko duela berak eztabaidan, bai eta egiazko bake iraunkor bat lortzeko herritarren protagonismoa goratuko duela ere.

Hau da, prozesuak aurrean dituen «arriskuez eta arazoez» arituko da, bakea lortzeko «itxaropenezko abagunean» gaudela uste duen arren. “Gipuzkoa Hiria” delako proiektu estrategikoa errealitate egiteko herritarrek eragile aktibo izan behar dutela ere defendatuko duela jakinarazi zuen ahaldun nagusiak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss