GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-28
ZABALTEGI: wir werden uns wiederseh´n (so long), Oliver Paulus, Stefan Hillebrand
«So long», bizitzaren azken txanparako ibilbidea eta gidoirik gabeko lana

DONOSTIA

Donostiako Zinemaldiak ate berriak irekitzen jarraitzen du, eta “So long” Alemaniako film luzeari iritsi zitzaion txanda, atzo, Zuzendari Berrien alo- rrean.

Ez da nolanahiko lana Oliver Paulus-ek eta Stefan Hillebrand-ek egindakoa. Gidoi finkorik gabe, zahar-etxe batean grabatutako film luzea da.

Aretoan, filmaren proiekzioari ekin aurretik, bi zuzendariak igo ziren agertokira. Mikrofonoa eta paper batzuk esku artean zituztela, euskaraz hitz egiten hasi ziren. Hizkuntzarekin esfortzu bat egin nahi zutela adierazi zuten: «Pozik gaude Donostian egoteagatik. Guretzat, Zinemaldira etortzen garen lehenengo aldia da, eta hizkuntzarekin esfortzu bat egin nahi dugu».

Filmaren izenburuak zer esan nahi zuen galdetuta, «itxaropenari» erreferentzia egiten diola erantzun zuten zuzendariek. «Pertsona askorentzat, zahar-etxea da bizitzan ematen den azken pausoa, hortik aurrera ez dago ezer. Guretzat, ordea, zahar-etxetik harago bada zerbait, gauza bat baino gehiago. Zera horretan itxaropenerako deia egin nahi dugu».

Gidoirik gabeko lana

Zinema hitza entzuten dugun bakoitzean, aktoreak, zuzendariak, kamerak eta gidoiak etorri ohi dira gure pentsamendura. Kasu honetan, aldiz, pentsamendua joaten da gidoiaren bila.

Bi egileek azaldu zutenez, lanean hasi aurretik gidoi bat prestatu zuten. Hura bukatzean, ordea, berenaren berdina zen beste bat jada egina zegoela konturatu ziren. «Bi aste besterik ez zen geratzen grabaketa hasteko, eta gure gidoia jada egina zegoela konturatu ginen. Inprobisazioari heltzea erabaki genuen. Film luze esperimentala dela esan daiteke», adierazi zuten.

Nolanahi ere, ez da esperimentuaren munduan abiatzen diren lehendabiziko aldia. Aktoreei dagokienez, Isolde Fischer-ek ezaguna zuen dagoeneko bi zuzendarien lan egiteko modua. Aurkezpenean, Fischer-ek filmeko eszena bat nabarmendu zuen, berak mutil lagunarekin zuen erlazioa utzi zuenekoa. «Zuzendariengana joan, eta nire pertsonaia bide okerretik zihoala proposatu nien. Egoeran pentsatu, eta mutil lagunarekin zuen erlazioa utzi behar zuela erabaki genuen», azaldu zuen aktoreak.

Mardi Gras taldeak egindako kantuekin osatu dute musika. Taldekideek emakume batek ikusten dituen espirituak interpretatzen dituzte; espiritu banda da. Beren parte-hartzeak gidatzen ditu filmeko pasarte garrantzitsuenak. Zabaltegin ere, “Sons” film luzea eman zuten Kursaalen. Erik Richter Strand-en lanak pedofilia darabil gai nagusitzat.

Hamalau urteko mutiko batek gizonezko batekin duen erlazioak beste bi protagonistak txikitako oroitzapenetara itzularaziko ditu.



Fredi Murer: «Mi pelicula habla sobre los sueños de un niño cualquiera»

DONOSTIA

Fredi Murer, el director de la película “Vitus”, abrió la sesión de los encuentros del Kursaal. El largometraje que se estrenó en Suiza en febrero, también pasó por el festival de Berlín y esto les ha permitido promocionar la película en 25 países.

Murer quiso destacar que el trabajo no trata sobre un niño prodigio, sino que habla sobre los sueños de un niño cualquiera y que se basa en varios recuerdos de su infancia.

Actores y director de “Singapore dreaming”, mostraron su emoción al estar presentes en el Zinemaldia, y recalcaron las dificultades que existen en hacer cine en Singapur, y la alta competencia que impone Hollywood. El director y los tres ayudantes de la película “Nomadak TX” hicieron hincapié en la emotividad que se respiró en el estreno de su documental, antes de ayer.

“53 días de invierno” también tuvo representación en el encuentro, y no dudaron en señalar cómo un mínimo detalle puede cambiar la vida por completo.

“Telón de azúcar”, largometraje cubano de la sección Horizontes Lejanos, tuvo como portavoz a su directora, Camila Guzmán Urzúa. La película, grabada integramente en la isla caribeña, «es un retrato de mi generación en Cuba, uno de los países más filmados del mundo, pero que se conoce muy poco».

También en Horizontes Lejanos, “Morirse en domingo”, relata la historia de una muerte, y las dificultades que atraviesa su familia para poder cremar su cuerpo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss