GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-28
Olaizola faborito eta Irujoren parte hartzea kolokan Lau eta Erdikoan
·Iberokoak bi aste eman beharko ditu geldi; lehen partida urriaren 15ean jokatuko luke

DONOSTIA

Lau eta Erdiko Txapelketak lau serie-buru eta finalerdietako ligaxkaren aldeko apustua eginez jarraituko du aurten ere. Hogei pilotarik hartuko dute parte lehiaketa ofizialean, Asegarceko hamarrek eta Aspeko beste hamarrek, nahiz eta Bilboko enpresak bi aurre-kanporaketa jokatuko dituen asteburu honetan. Final-laurdenetan zain daude jada Titin III.a, Olaizola II.a, Patxi Ruiz eta Xala; zalantza nagusia Martinez de Irujoren partaidetza izango da.

Izan ere, Iberoko aurrelariak bi astez egon beharko du erabat geldirik joan den hilaren 19an gerrialdeko giharretan min hartu eta gero. Kasurik onenean, urriaren 8 edo 10erako osatuko litzateke, eta 15ean jokatu behar badu, Txapelketa prestatzeko denbora gutxitxo izan liteke. Buruz Buruko nahiz Binakako txapeldunak ezezkoa ematen badu, Aspek badu ordezko bat sartzeko aukera, baina horretarako lesioaren eboluzioren zain egon beharko da.

Irujok Esainen eta Saralegiren arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko du osatzen bada. Kanporaketa horrexek irekiko du, hain zuzen ere, larunbat honetan lehiaketa Murgiako Palatu pilotalekuan. Beste lehia berezia Peñagarikanok eta Retegi Bik jokatuko dute asteartean Atarrabian. Horko irabazleak Abel Barriolaren aurka jokatu beharko du final-hamaseirenetan.

Daudenak eta ez daudenak

Aurpegi aldaketa batzuk baditu aurtengo kaiolak. Aipatu berri dugun Barriolaz gain, Arretxe II.a, Berasaluze IX.a eta Peñagarikano edo Julen Retegi lehen aldiz sartuko dira Lehen Mailako Lau eta Erdikoan. Beloki, Del Rey, Eulate eta Pablo Berasaluze, berriz, ez dira aurten parte-hartzaileen artean izango. Burlatako atzelaria eskuko arazoekin dabil azken hilabete luzean, eta enpresarekin adostu du aurten kanpoan geratzea. Beste hirurak kanpoan uztea enpresen erabaki teknikoa izan omen da.

Zozketaren emaitza hauxe izan zen: Capellan/Bengoetxea eta Eugi/Arretxe kanporaketetako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute final-zortzirenetan, eta Titin III.a dute zain final-laurdenetan; Agirre/Galartza VI.a eta Koka/Gonzalez kanporaketek Olaizola II.a; Chafee/Olaizola I eta Barriola/ Peñagarikano edo Retegi Bi partiden adarrean Patxi Ruiz dago; Leitza/Berasaluze IX.a eta Irujo/ Esain edo Saralegi neurketen azken irabazleak Xala izango du aurkari final-laurdenetan.

Finala abenduaren 10ean jokatuko da eta astero izango dira partidak. Astebeteko geldialdia egingo dute final-laurden eta finalerdietako ligaxkaren artean eta finalaren aurretik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Miles de personas participan en el Gudari Eguna
Euskal Herria
«Denok batera, prozesuaren aldeko herri ofentsiba bideratzeko» deia berretsi dute
Kultura
«El cine vasco se consolidará como un cine del país, como es debido»
Ekonomia
Iberdrola ve con buenos ojos la entrada de ACS
Mundua
Israel suspende su retirada del sur de Líbano y amenaza con usar la fuerza
Kirolak
Continuismo con lavado de cara
Euskal Herria
Zapatero asume que el proceso sigue donde ETA lo puso el 22-M
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss