GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-10-08
Julen Murgoitio
Egutegia

Hizpide izan da egunotan han-hemenka Bilbo aldeko suhiltzaileek kaleratu berri duten egutegia. Datorren urtean antipodetan egiteko diren gremioaren olinpiadetan esku hartu ahal izateko dirua biltzea izan da egutegiaren helburua. Eta, itxura batean, bide onetik doa diru-uzta; kontuz ibili daitezela, baina, diruaren prezioa zoratuta dago eta azken finean dirua bildu nahi dute prezioa duen bidaia ordaintzeko. Ez nau horren arrakastak harritzen, egutegiko hilak edertzeko erabili dituzten irudiak ikusita. Aparteko muskuluak hemendik eta aparteko giharrak hortik, aparteko jarrera duten sasoi oneko gorputzetan barreiatuak; horrelako irudiak begien bistan, zeinek begiratuko dio astearen egunari? Aste Santuarenak egin du honezkero! Aberri Egunarenak berarenak ere berdin! Hainbat abade asteazkenetan joango da meza nagusia esatera igandea delakoan...

Egutegian egun seinalatuak markatzea gustukoa dutenek batek daki zer seinalatuko duten datorren urtekoan. Lastima!, pentsatuko zuen batek baino gehiagok, urteak hamabi hil baino gehiago merezi luke, hil bakoitzak egutegian orri bana izan behar badu, behinik behin! Orain arteko egutegi arruntetan hil hutsak ageri ziren; oraingo honetan hilabeteak dira ageri, giharrez beteak. Bada hor alderik! Tira, ez dut txarto ikusten lortu nahi duten helbururako hartu nahi izan duten helbidea; bestelakoa izango zatekeen helbide hori berori hartu behar izana zisterna-kamioi zaharra berritzeko edota sua itzaltzeko tutu malguen tarratadak josteko. Pena badut, hala ere, antipodetan izateko diren olinpiadak suhiltzaileenak ez ezik polizienak ere badirela jakinda, hemengo Ertzantzak hara joateko inolako ahaleginik egin ez izanaz. Hara joango balira, eta olinpiadetako espezialitate guztietan parte hartuko balute, hasieratik azkeneraino izateko han, su gutxiago izango genuke hemen eta, beraz, denbora gehiago eman lezakete han suhiltzaileek beraiek.

Tira, gauzak bide onetik bideratzen ez badira, suhiltzaileek markatu duten bidetik jo beharko dute euskal selekzio izan nahi dutenek. Ofizialtasunik gabe, egutegitik egutegira diru-uztan euskal elastikoa mundutik erakutsi ahal izateko. Irrikan nago ni sumoko euskal kirolariek egutegia noiz aterako! Nahiz eta, ondo pentsatuta, non demontre jarri behar dituzte hileko egunak horrelako egutegian? Baina ez hori bakarrik, are gehiago ere! Eusko Jaurlaritzak berak jo beharko du egutegiko bidetik noiz edo noiz Nazio Batuen Erakundearen goi-bileretara joan nahi badu, sikiera; joan esan dut, sartu beste gauza bat delako, estatuei baino ez dagokien eskubidea. Imajinatzen nago, honetan irrikan ez banago ere, sailburu guztien muskuluak hemendik eta giharrak handik, jarrera politiko arrunteko gorputzetan... Horrelako irudiak begien bistan, zeinek begiratuko dio irudiari? Aste Santua lehengoa izango da, berriro ere. Eta Aberri Eguna berdin. Eta abadeek igandean emango dute meza nagusia, berriro ere. Ez, politikari guztiek ez dute balio egutegi batean agertzeko, are gutxiago egutegia bera finkatzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss