GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-08
«Ikasleak ez gaude inposizio gehiago onartzeko prest»
2003an LOUren aurkako itxialdian parte hartzegatik auzipetutako 103 ikasleak heldu den urriaren 17an epaituko dituzte. EHU jo dute egoeraren erantzule eta inposizio bat salatzeagatik kriminalizatu dituztela adierazi zuten. Alde horretatik, inposizioen aurrean tinko eusteko prest agertu dira.

DONOSTIA

Heldu den urriaren 17an epaituko dituzte LOUren kontra protesta egiteagatik auzipetutako EHUko 103 ikasleak. Epaiketaren atarian, egoeraz duten iritzia plazaratzeko agerraldia egin zuten atzo hainbat auzipetuk.

Beste behin inposiziorik onartzeko prest ez daudela aldarrikatu zuten. «Euskal ikasleria ez zela agintari ezberdinen aurrean makurtzen erakutsi genuen. Hala pentsatzen genuen, eta hala pentsatzen dugu orain ere, LOU eta edozein lege autonomikotatik haratago, Europako goi-mailako hezkuntza arautu nahi diguten honetan», salatu zuten. Alde horretatik, LOUren moduko dekretuak Bolognako Prozesuaren aplikazioa malgutzen duten neurriak besterik ez direla adierazi zuten. «Halako neurriek unibertsitatearen pribatizazioa dakarte, homogeneizazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa; euskararen egoera okertu baino ez dute egiten. Azken finean, euskal ikasleon eskubideak zapaltzera eta urratzera datoz», kritikatu zuten.

Inposizioa

Hala, unibertsitate-komunitateko kideei etorkizuneko unibertsitate eredua inposatu nahi dietela salatu zuten, «nola eta komunitate honetako kideoi iritzia eskatu gabe». Gainera, iritzi hori emateko edozein asmo isilarazi dutela salatu zuten. Ildo horretan, 2003ko apirilean gertatutakoa ekarri zuten gogora.

Orduan, EHUk Leioan duen campusean batu ziren itxialdia egin eta LOUren aurka protesta egiteko. «Gaueko ordu txikietan, zinpeko zaindariak agertu eta Leioako kafetegi nagusitik kanporatu gintuzten, ikasleok erresistentzia pasiboa egitea erabaki genuenean», salatu zuten. Ertzaintzak desegin zuen protesta hura, eta parte-hartzaile guztiak identifikatu zituen. «Argi gutxiko epaile batek Auzitegi Nazionalaren bidean jarri zuen auzia, erakunde armatuan parte hartze ez-zuzena leporatuz», azaldu zuten, geroago atzera bota zirela argitzearekin batera.

Kriminalizazioa

Hala eta guztiz ere, hilaren 17an izango dira epaituak Getxoko epaitegian. «Kriminalizazioa; horixe da inposizioaren aurka egiteagatik ordaindu beharreko prezioa. Ikasleak gaizkileak bagina legez, sinesmen propioak izateagatik gara kondenatuak», gaineratu zuten ikasleek.

Euren esanetan, EHU da guztiaren erantzule. «Inposatzaileek, konplize izateaz gain, ikasleen aurkako hautua egin zuten 2003ko apiril hartan, campusean polizia-indarraren presentzia bultzatuz».

Epaiketaren harira, ikasleak horrelako erasorik onartzeko prest ez daudela gogorarazi zuten eta «epaiketa honen eta etorkizuneko erasoen aurrean neurriak har ditzatela» eskatu zuten. Alde horretatik, inposizio guztien aurrean tinko jarraitzeko jarrerari eutsiko diotela adierazi zuten, «epaiketa ororen eta eraso guztien gainetik».

Era berean, EHUk ikasleen eskubideak urratzen dituela eta etorkizunean modu berean jarraituko duela adierazi zuten eta horiei aurre egiteko honakoa aldarrikatu zuten: «Beharrezkoa dugu guztion artean adostutako Euskal Unibertsitatea bat sortzea, gugandik sortua, herritik sortua». Bide horretan inposizio ororen gainetik, amets hori egi bihurtu dadin lanean ibiliko direla adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss