GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-08
-Top 14
Irabazi arren, Avironek azken postuan jarraituko du

AVIRON 19
AGEN 15

BAIONA

Avironek garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen atzo Agenenen aurka, eta Jean Dauguerren aurtengo denboraldian jokatu dituen hiru partidak irabazi egin ditu, eta dudarik gabe, horrek indarra eman behar die jokalari zuri-urdinei.

Hala ere, atzo irabazteak ez dio balioko Avironi sailkapeneko azkeneko postua uzteko, izan ere, hortxe jarraituko baitute baionarrek, baina salbazioa sei puntura daukate, horixe baita Narbonnek Avironi kentzen dion aldea.

Baionako taldea ez zen bikain aritu atzo, baina hemendik aitzinera hori zaila izango da, Avironek puntuak ditu beharrezkoak, eta horiek atzo Jean Dauguer zelaian geratu ziren. Aviron garaipen gosez zelairatu zen, bazekien zer egin behar zuen. Arriskurik ez zuen nahi, eta kontraerasoan min egin nahi izan zuen. Gehienetan baloiaren jabetza beraiena izan zen, ordea, eta azkenean ongi merezitako garaipena lortu zuten Aviron Baionako taldeko mutilek. Agenek ere puntuak nahi zituen, baina ez zuen arrisku handirik hartu, eta horrelakoetan zaila izaten da irabaztea, eta azkenean esku hutsik joan ziren. Partida honetan ere ostikoak izan ziren erabakigarrienak, entsegu bat besterik ez baitzen ikusi, gainerako puntu guztiak jaurtiketei esker izan ziren-eta atzoko partidan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss