GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-08
-Joko berria
Bi finalerdietan aurreikuspenak bete egin dira

GONZALEZ-OZAFRAIN 40
XALA-LASA III 34

LARRETXEA-EZKURRA II 40
SORHUET-ETXETO 36

DONIBANE LOHIZUNE

Ez zen ezusterik egon, eta Gonzalez-Ozafrain eta Larretxea-Ezkurra II.a sailkatu dira bihar 17.00etatik aitzinera jokatuko den Donoibane Lohizuneko joko berriko finalera.

Jendetza handia batu zen herenegun gauean lehenengo bi finalerdiak ikusteko, eta zaleak ez du damurik izango partida onak izan baitziren, batez ere bigarrena. Estrainekoan, Sebastien Gonzalezek sekulako norgehiagoka egin zuen. Beti aitzinetik aritu ziren. Lehen kintzetan abantaila hartu zuten, eta inoiz ez ziren atzera geratu. Hasieran Lasari kosta egin zitzaion jokoan sartzea, baina apurka-apurka tamiana hartu zion partidari, eta neurketa ona burutu zuen. Xala, aldiz ez zen fin aritu, jokoaldi onak eta hutsak tartekatu zituen. Ozafrain, berriz, bere mailan aritu ziren.

Bigarren partida, berriz, sekulakoa izan zen. Larretxeak eta Ezkurra II.ak irabazi egin zuen, baina Sorhuetek eta Etxetok ere sekulako partida egin zuten. Laurak dira gaur egun EPB enpresak dituen pilotaririk onenak, eta hori agerian utzi zuten bigarren finalerdian. Irabazleak beti aitzinetik aritu ziren, baina Sorhuet eta Etxeto ere ahalegindu ziren irabazleak estutzen, eta zaleek gozatu ederra hartu zuten. Herenegun gaueko bi irabazleak, gaur jokatuko dute finala 17.00etatik aurrera.

Urrezko Eskua

Trinketeko beste enpresak, Pelota Passionek, antolatuta, gaur abiatuko da Urrezko Eskua Torneoa. Lehen jardunaldia Gerendainen jokatuko da 17.00etatik aurrera. Lehen partidan, Uriarte eta Hegiabehere neurtuko dira, eta bigarrengoan, berriz, Waltari eta Berasategi lehiatuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«La UE no debe dar respuestas al conflicto, pero sí impulsar el proceso»
Kirolak
Hodei Collazo da la gran sorpresa y elimina a Knox
Euskal Herria
Konponbiderako Mahaia osatzeko dei egin dute berriz OHDren sinatzaileek
Mundua
Bigarren negua kale gorrian ustelkeriagatik
Euskal Herria
Miles de personas exigen respeto a los derechos de los presos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss