GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-01
Eneko Aierbe - Donostiako Euskarak Batzen-en izenean
Euskararen eguna. Donostiatik

Euskararen egun honetaz baliatu nahi dugu Donostiako euskararen jendarte mugimentutik, Batzen-etik, bizi dugun egoeraren berri emateko, eta bide batez, euskaltzaleak euskararen normalizazioaren alde lan egitera animatzeko.

Euskararen alde lanean gabiltzan erakundeok, nahiz norbanakook urte batzuk daramatzagu maiztasunarekin elkartzen edo-eta elkarri egiten dugunaren berri ematen. Euskal Herri osoan euskararen jendarte mugimendua Kontseiluak biltzen du, guk, berriz, Donostiako kontseilua izan nahi dugu, hau da, beste herri askotan egiten ari diren eta egin diren kontseilu txiki horietako bat osatzen dugu.

Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen eta bultzatzen ditugu, hala nola, Bai Euskarari Ziurtagiria, Irutxuloko Hitza, euskararen erabileraren kale neurketa, Korrika, uhartean egiten den Euskaltzaleen Eguna, Altzako Bai Euskarari prozesua, Donostiako Euskara- ren Plan Orokorrari (DEPO) jarraipena, urtean barrena egiten diren zenbait hitzaldi eta euskararen aldeko kanpaina, e.a. Gainera, elkarren berri izaten saiatzen gara, horretarako biltzen gara. Euskararen inguruan egiten den guztia interesatzen zaigu, eta ditugun proiektuak eta asmoak aurrera ateratzen elkarri laguntzen diogu.

Batzenen biltzen garenok (AEK, Bagera, EHE, euskaltegietakoak, auzoetako euskara elkarteak, norbanakoak...) egitasmo mordo bat aurrera atera ditugu. Azken urte hauetan lan polita egin dugu, baina, zalantzarik ez dugu eragile eta norbanako gehiago elkartuko bagina eraginkorragoak izango ginatekeela. Euskararen eguna ospatzeko zer hobeto konpromisoak hartzea baino?

Donostian lan asko dago egiteko. DEPO aipatu dugunez, esan nahi dugu, normalizazioaren alde zerbait egin bada ere egin ez denak gehiago kezkatzen gaituela. Hiriari begiratu eta kontuan hartzeko moduko datuak ditugu: Aste Nagusian lau gune nagusienetan 27 kontzertutatik 3 besterik ez ziren izan euskaraz egin zutenak; autobusetan eskaintzen zaigun Bussi telebistak %25 egiten du euskaraz, jakinda euskaldunen eta erdi euskaldunen kopurua %50etik gora dela; kaleetako paisaiak nagusiki erdalduna izaten segitzen du. Hor dauzkagu Batzenetik egin ditugun salaketak azken urteetan etorri diren zirkuak direla-eta, non udalak berak egindako ordenantzak ere ez diren errespetatzen. Hedabideei begiratzen badiegu azken urte hauetan euskarazko telebistarik ez, eta erdarazko bi sortu dira (Localia eta Teledonosti) udalak sustatuta eta babestuta.Hezkuntzaren munduan, berriz, ikasleen %50 baino gehiago ez da euskalduntzen. Hizkuntza eskubideen urraketa etengabea dela ikusteko, egun hauetan egin diren Gastronomia jardunaldiei begiratu eta euskaren peresentzia hutsaren hurrengoa dela ikusten dugu.

Antzekoa da udalera barrura so egiten badugu, izan ere bertako langileei ezarri zaizkien hizkuntz eskakizunak, sindikatuek behin baino gehiagotan salatu duten bezala, ez dira betetzen.

Horregatik guztiagatik gonbidapena egiten diegu, bai elkarteei, bai norbanakoei elkarlanerako, Donostian euskaraz eroso bizi ahal izateko, eta gure hizkuntza eskubideak behingoz, bermaturik izan daitezen auzolanerako prest dagoen orori, antolatuta eraginkorragoak izango garen konbentzimenduarekin.

Garai berriak datoz. Orain arteko menpekotasunak astintzeko garaiak; hizkuntza eskubideak errespetatuak izango diren garaiak; euskara bigarren mailako hizkuntza izatetik lehen mailako izatera helduko den garaiak; garai berri eta ilusioz beteak, bizitzako arlo guztietan euskaraz bizi ahal izango garenak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss