GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-12-01
Xabier Izaga
Kritika... beti etsai?

Kontseilua zenbait urte lehenago sortu izan balitz, 18/98 sumarioko akusatuen artean egongo zatekeen? Niri ere zozokeria galanta iruditzen zait, baina Lakuako Gobernuaren aurrekontuen proposamenaren gaineko bere iritzia plazaratu ondoren Gobernu horretatik jaurti dioten erantzuna- ren arabera, «tamalgarria da ildo politiko bati hain lotua agertzea», eta ez dut uste ildo politiko hori Ehiztarien Alderdia denik; hortaz, Garzoni bururatu ez bazaio ere, badu ETAtik haurtzaindegietako garbitzaileetaraino zabaltzen den zer horretako partaide izan litekeen beste talde bat.

Kontseiluak kritika egin zien aurrekontu horiei. Aztertu eta azterketa horren arabera ikusi zituen hutsuneak agerian jarri zituen. Baina ez zuen esan Lakuako Gobernua PPren ildo politikoari oso lotuta dagoela euskararen arloan, nahiz eta Gobernu horrek ­bertan beti egon den alderdiak, hain zuzen­ bere ibilbide luzean behin baino gehiagotan hitzartu izan du hiz- kuntza politika alderdi nazionalista espainiarrekin.

Ezker abertzalea batzuetan, askotan, edo ez dakit zenbatetan, bat etorri izan da Kontseiluaren kritikekin eta diagnosiekin, baina horrek ez du erakunde hori ezker abertzaleko egiten. Esan behar da egia delako. Hala ere, akusazio hori ez zait batere tolesgabea. Kritika deserosoa gainetik kentzeko modurik errazena kritikaria nabarmen uztea baita, Kontseilua ezker abertzaleari lotu eta haren kritikak zorroztasuna, seriotasuna, balioa galtzen duela adierazten dute. Eta, bestetik, ezker abertzalea bera funsgabe eta seriotasun gabe agertzen da. Inoiz entzun dut adar soinuan ezker abertzaleak aldarrikatu beharko lukeela Euskal Herriaren frantsestasuna eta espainiartasuna eta, ikusitakoak ikusita, ez luke hori baztertu behar bere naziogintza estrategian.

Kontseilua euskara normalizatzeko eta euskal gizartean dagokion lekua, euskaldunen eskubideak errespetatzeko lan egiten duen erakundea da. Arlo horretan administrazioek egin beharko luketen lana egiten du. Eta ez omenaldiak jasotzeko. Baina, jakina, lidergoa Jaurlaritzari omen dagokio... Euskal Herria euskalduntzeko lidergoa? Lekutan legoke euskalduntzea haren eta lurraldeko beste instituzioen esku egon balitz. Atxiki dezatela lidergoa, baina utz diezaietela gainerakoei lan egiten haiengan etsairik bilatu gabe. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss