GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-01
UEUk abian du «unibertsitatea.net» webgunea
·Zerbitzu anitz eskaintzea eta elkarlan eta trukerako erreferentziagune izatea ditu xede

DONOSTIA

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) unibertsitatea.net ataria aurkeztu du. Proiektuaren helburua unibertsitate komunitate euskaldunarentzat erreferentzia den gunea sortzea da. Bertan, irakasleek, ikasleek, ikertzaileek eta gurasoek hainbat zerbitzu topatuko dituzte: ikasketei buruzko orientazioa, ikerketarako tresnak, apunte eta materialen txokoa, albisteak, eztabaidak, blogak...

Udako Euskal Unibertsitateko arduradunek aditzera eman dutenez, egitasmoak helburu du unibertsitateko ikasle euskaldunen bilgune eta erreferentzia puntua bihurtzea. Maila berean jotzen du oinarrizko unibertsitateko ezagutzaz interesatuta dagoen edozeini behar duen informazio eguneratua eskaintzea. Horrezaz gainera, unibertsitatea.net atariak Euskal Herriko unibertsitateen eta unibertsitate eremuko erakundeen arteko elkarlana eta trukea bultzatu nahi ditu.

UEUko zuzendari Lore Erriondok webgunea UEUren hiru hamarkadetako lanaren fruitu dela nabarmendu du. Era berean, proiektu honetan dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Paueko Unibertsitatea bidelagun dituztela nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss