GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-01
Hezkuntza ereduen proposamenerako ausardia eskatu dio Kontseiluak Lakuari
Kontseiluak ondorio garbia atera du egin berri dituen jardunaldietan: «Eskolak euskaldun eleaniztunak hezi behar ditu». Bide horretan hainbat behar zehaztu ditu erakundeak. Lakuak hezkuntza ereduen gainean egin behar duen proposamenari helduta, euren proiektuaren alde egiteko eskatu dio «beldurrik gabe».

DONOSTIA

Euskararen Gizartea Erakundeen Kontseiluak Lakuako Hezkuntza Sailari «beldurrik gabe» jokatzeko eskatu zion, otsailean irakastereduei buruz aurkeztu behar duen proposamenaren harira.

Alde horretatik, iragan astean hainbat adituren parte-hartzearekin egin zituzten «Ikasle guztiak euskaldundu: nola?» jardunaldietan atera zituzten ondorioekin egin duten proposamena babesteko eskatu zion Kontseiluak Hezkuntza Sailari. «Jardunaldi hauen ondorioen ildotik aukera paregabea izan dezake euskalgintzako eta irakaskuntzako sektore zabalaren babesa izango duen proposamena aurkezteko», adierazi zuen Kontseiluko ildo politiko-instituzionalaren arduradunak, Ińaki Lasak.

Eskolak euskaldun eleaniztunak hezi behar dituela nabarmendu zuen Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek, jardunaldietako ondorio nagusi gisa. Bide horretan, eta euskararen normalizazioa erdiesteko, oinarrizko jo zuen legearen babesa izatea, eta euskararen egoera diglosikoa dela-eta «lehentasunezko estatusa behar duenez», euskarak irakasteko hizkuntza izan behar duela adierazi zuen. Alde horretatik, Haur Hezkuntzatik hasi eta urtez urte, modu planifikatuan, euskara ongi dakiten hezitzaileak ziurtatzen joan behar dela adierazi zuen, eta hezkuntza sisteman sartu behar duten gainerako langile guztiek euskara jakitea ere oinarrizkoa dela ondorioztatu dute jardunaldietan. Honakoa ere jakinarazi zuen: «Hezitzaileen prestakuntzan, hizkuntzak eta kulturak batera joan behar dute, hizkuntza ez baita hitz hutsen trasmisioa».

Oinarrizko jo zuen, halaber, ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-normalizazio plana garatzea. «Egoera soziolinguistikoa eta psikolinguistikoa kontuan hartuz, ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-proiektuan euskarazko murgiltze osoa zehaztuko dute». Eskolak neurri bateraino euskaldundu dezakeelako, hezkuntza proiektua inguru hurbilarekin harreman zuzenean egin behar dela adierazi zuen, Udalekin eta herriko elkarteekin elkarlanean aritzeko, euren hezkuntza eta hizkuntza proiektuak egokituta.

Mendigurenek gogorarazi zuenez, jardunaldietan zehaztutako helburuak nekez lortuko dira hizkuntza politika eraginkorrik gabe. Horiek hala, beharrezko jo zuen, gainera, hezkuntza zentro guztien arteko elkarlana. Alde horretatik, hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean hezkuntza eskubideak errespetatuko dituen antolaketa bideratzea administrazioei dagokiela adierazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss