GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-12-01
San Andres azoka Eibarren
Eibarren azken urteetako jai jendetsuena izan zen
Atsotitzak ez zuen asmatu atzoko azokan eta San Andres eguna hotz esnatu zen, baina oskarbi. Eta eguraldiaren aitzakia alde batera utzita, ez zen inolako oztoporik izan eibartarren jaiak sekulako arrakasta izateko. Azken urteetako San Andres egun jendetsuena izan zen atzo Eibarren, biztanleen eta baserritarren zorionerako.

EIBAR

Poz­pozik. Horrela amaitu zuten eguna eibartarrek, baita bertaratutako bisitari eta baserritarrek ere, San Andres egunak, azken urteetako jendetsuenak, sekulako arrakasta izan baitzuen.

Eguraldiak zeresan handia izan zuen. Iazko zaparradak eta atsotitzen legea ahaztuta, eguna hotz esnatu zen, baina zerua garbi-garbi zegoen. Eta aitzakia hori albo batera utzita, ez zen inolako oztoporik izan jaiaz gozatzeko. «Horrelako eguraldiarekin zaila da arrakastarik ez izatea», onartu zuen Iñaki Arriola alkateak, pozik, «jende asko eta oso giro ona» baitzegoen herrian. «Jaia aste barruan denean ­azaldu zuen Mari Jose Telleria Kultur zinegotziak­, zalantzak egoten dira, baina jendez gainezka dago azoka. Deba aldetik bertaratu direnek komentatu digutenez, trenak bete­bete eginda etorri dira».

Izan ere, Eibarko erdialdea jendez lepo egon zen goiz­goizetik. Gaupaseroek laster eman zieten lekukoa koadrila eta familiei txosnagunean, taloak gora eta txakolina behera. Alboan, animaliak, umeen zorionerako, eta handik gertu, bertsolariak, beren aitona­amonen gozamenerako.

Txantxa Zelain, bigarren urtez, eguneko izarra egon zen, Nekazaritza Feria. Arrakasta ederra lortu zuen 28. feriak, jende asko baitzegoen, baita erosle asko ere. «Azoketan, askotan, publiko ugari dago ­azaldu zuen Iñaki Urangak bere ogi postuan­, baina begiratu eta galdetu egiten du bakarrik. Gaur, ordea, erosten ere ari da jendea». Izan ere, bazkaldu aurretik, baserritarren postuak erdi hutsik zeuden,baita jendearen patrikak ere. Despentsak eta tripak, aldiz, bete­beteak egongo dira hurrengo egunetan.

Bete­beteta daude gazta lehiaketan lehen saria lortu zuen bikotearen ­Alicia Monedero eta Patxi Solana abadiñarrak­ baserriko apalak ere, bi urte besterik ez baitaramatzate gazta egiten eta bederatzi sari eskuratu baitituzte jadanik. «Oso pozik gaude ­onartu zuen Patxik­. Egia esateko, sari hauek ez dira salmentetan gehiegi nabaritzen, nahiz eta gaur oso egun ona izaten ari den, baina egiten dugun lana berresten du».

Gauza bera aitortu zuen Barazki Lehiaketaren irabazleak, Alejandro Arrieta markinarrak. «Ez, ez da gehiegi nabaritzen, baina askoz alaiago bueltatzen gara etxera. Gaur, gainera, jendeak erosi egin du». Gogobetetzeko bi arrazoi, beraz, Arrietarrentzat, baita eguneko gainerako irabazle guztientzat ere:Igor Merino barakaldarra (eztia), Antonio Iparragirre mutrikuarra (fruituak eta aurkezpen onena), Maria Dolores Egia berriatuarra (ogia) eta Enrike Gisasola (Eibarko baserririk onena).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss