GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-01
Gazteen aurkako jazarpena salatzeko protesta, astelehenean

GASTEIZ

Gazteei egiten dieten jazarpena salatzeko manifestaziora deitu dute heldu den astelehenerako Gasteizen (19.30, Andra Mari Zuria). Egun berean, Auzitegi Nazional espainolean hamahiru gasteiztarren kontrako epaiketa hasiko baita.

«Ez dugu onartzen gure etorkizuna hainbat agintarik beren bulegoetatik erabakitzea. Gure etorkizuna modu askean garatu nahi dugu, inolako kanpo esku-sartzerik gabe, batzuek modu interesatuan hartuko dituzten eraba- kien zain egon gabe. Gure herrian gazte eta askeak izateko eskubidea dugu; hori lortu bitartean borrokan jarraituko dugu», adierazi zuten mobilizazio horretara deitzeko arrazoiak aipatzean.

Horrekin batera, datorren astean Madrilen Gasteizko hamahiru gazteren kontra egingo duten epaiketa «gazteriaren aurkako errepresio estra- tegia orokorrean» sartzen dutela» adierazi zuten.

Hurrengo astekoa ez dela gertaera bakana nabarmendu zuten, eta abenduaren 21ean Iñigo Makazaga presoa epaituko dutela, joan den astean sei gazteren aurkaAuzitegi Nazionalak epaia eman zuela eta asteazkenean Gasteizko hiru lagun eta Gipuzkoako beste bi atxilotu zituztelaesan zuten. Ertzaintzak azken hilabeteotan bost gazte atxilotu dituela, eta gaur egun kartzela espainoletan sakabanaturik daudela aipatu zuten.

«Honen guztiaren emaitza ehunka urtekoespetxe eskaera da, bai eta euskal eta gasteiztargizartearen bizkarrean gatazka luzatzea ere», salatu zuten.

«Bake eskaintza?»

EAJri «euskal gazteak atxilotu eta Madrilen esku uztea» egotzi ondoren, ea «PSOEk eta EAJk euskal gazteriari egiten dioten bake eskaintza hau» den galdetu zuten.

«Badakite euskal gazteok determinazio osoa dugula herri hau garaipenera eramateko. Eta badakite, urte luzeetan erakutsi dugun moduan, antolakuntza eta borrokarako ateek zabalik jarraitzen dutela, eta ondo antolaturiko kolektibo baten aurka ezer gutxi egin dezaketela», adierazi zuten gazteriaren aurkako erasoen zergatiak aztertu zituztenean.

«Euskal gazteon kolekti- boak pairatzen du errepresioa modurik bortitzenean. Atxiloketak, torturak, debekuak eta isunak eguneroko kontu dira gure herrian. Egunero entzuten dugu hainbat gazte jipoitu dituztela, kolore desberdinetako txakurrak atzetik dituztela edota beraien bizitza baldintzatuko duten epaiketen zain daudela», esan zuten manifestazioaren antolatzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss