GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-01
Emakumez bete nahi du Ahotsak-ek Euskalduna Jauregia biharko ekitaldian
Ahotsak ekimenak ekitaldi erraldoia antolatu du biharko Bilboko Euskalduna Jauregian, 11.30ean hasita ordubete inguru iraungo duena. Biharko ekitaldi zabal hori «bakea atzeraezina izan dadin beste pauso bat» izatea nahi du eta, asmo horrekin, Euskal Herriko emakume guztiei parte hartzeko dei egin diete antolatzaileek. Atzerriko ordezkari ugari ere bertan izango dira. Ekitaldi politi- koaz gain, jolasteko jardueretarako parada izango da, «ezusteko» eta guzti.

BILBO

Bihar ekitaldi erraldoia egingo du Ahotsak ekimenak Euskalduna Jauregian eta bertan parte hartzeko dei egin die Euskal Herriko emakume guztiei, «guztiak beharrezkoak» direlako. Orotara, 3.000 emakume inguru biltzea espero dute. «Ekitaldia bakea atzeraezina izan dadin beste pauso bat izatea lortu nahi dugu», nabarmendu zuten.

Ekimen horrek egindako ekarpenak milaka atxikimendu eskuratu ditu dagoeneko eta, oraindik egin ez duenak sinatzeko aukera izango du biharko ekitaldian, sartu bezain laster horretarako jarrita egongo den mahaian. Izan ere, babes hori guztia irudikatzea eta elkarrekin lanean hastea da ekitaldiaren helburuetako bat.

Baina Euskalduna Jauregian ez dira bakarrik Euskal Herriko emakumeak egongo. Bes- teak beste, Galiziatik eta Kataluniatik ere etorriko dira. Ordezkaritza zabala izango da, gainera. Kataluniatik, adibidez, CiU, ERC, PSC eta ICV alderdietako ordezkariak izango dira Bilbon. Europako Legelbitzarreko Emakumeen Eskubideen Batzordeko kideak ere izango dira gurean.

2004. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen Wangari Mathai emakume afrikarraren hitzak ere Euskalduna Jauregian entzungo dira, konponbidea lortzeko elkarrizketaren alde egiten, hain zuzen.

Biharko ekitaldian dokumentu berri bat aurkeztuko dute, emakumeak prozesuan parte hartzeko premiei buruzko hausnarketan sakontzeko. Aurre- rago alderdi politikoei helarazteko asmoa du Ahotsak eki- menak.

Baina dena ez da politika izango biharko ekitaldian, jakina: bertsolariek, dantzariek, clown batek, antzerki talde batek eta Euskaldunako organoa joko duen musikariak ere beren lekua izango dute biharko ekitaldian, dena beren atxikimendua eman duten emaku- meek egindakoa izango da.

Beraz, konpromisoa adierazteaz gain, ondo pasatzeko aukera ere izango dute bihar Euskalduna Jauregira bertaratzen direnek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss