GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-01
- Top 14
Avironek zulotik irteteko aukera paregabea dauka
·Biarritzek, bere ustezko nagusitasuna erakutsi nahi du Jean Dauguerren

BAIONA

Avironek eta Biarritzek aurtengo azkeneko derbia jokatuko dute Jean Dauguer zelaian, Baionan, gaur 20.30etik aitzinera. Norgehiagoka Frantziako Canal+ telebista kateak eskainiko du zuzenean.

Derbi beroa izatea espero da gaur Baionan. Berez bi talde horien arteko neurketak horrela izaten dira, bientzat baitira elkarren aurkako bi partidak urteko garrantzitsuenetakoak, baina aurten sailkapeneko egoera gehitu behar zaio horri.

Biarritz ongi dabil, helburuen barruan, baina ez dabil, ordea, zaleek nahi zuten jokoa egiten. Erregulartasuna falta zaio. Tarteka partida onak ere eskaini ditu, baina txarrak gehiago izan dira. Ohikoak diren baino partida gehiago ere galdu ditu, izan ere, etxetik at garaipenak lortzea asko ari baitzaio kostatzen. Hori guztia amaitzeko lekurik aproposena Baiona dela uste dute biarriztarrek.

Aviron, ordea, ez dago ezer alferrik galtzekotan. Sailkapeneko azkeneko postuan dago. Hori bai, Ligako azken hiru neurketak irabazi ditu, eta horrek salbaziotik oso gertu jarri du, hiru puntura baitu salbazioa, eta ez da ahaztu behar garaipenak berak balio dituela lau puntu. Beraz, litekeena da jardunaldi honen amaieran jaitsierako postuetatik ihes egitea. Horretarako, Biarritz menderatu beharra dauka, eta gainerako emaitzen zain egon beharko du. Galtzen badu, berriz, ez dauka inoren zain egon beharrik, beste zelaietan gertatzen dena gertatu, sailkapeneko azkeneko muturrean jarraitu beharko baitu.

Punturik gutxien jaso duen taldea, eta beraz, Ligako defentsarik onena duen Biarritzek aurrez aurre izango du Ligan punturik gehien jaso duen eta defentsarik txarrena duen taldea. Hala ere, Avironek azkeneko partidetan atzealdean sendotasuna erakutsi du, eta hortik etorri dira emaitza onak ere.

Biarritz gaur egun sailkapeneko hirugarren postuan dago, 43 punturekin. Jokatu dituen 15 partidetatik 9 irabazi ditu, eta 6 galdu. Guztira 348 puntu egitea lortu du, eta 228 jaso ditu. 7 puntu gehigarri ere batu ahal izan ditu, guztiak ere erasokoak. Aviron hamalaugarren dago, azkeneko postuan, 25 punturekin. 6 partida irabazi ditu, eta 9 galdu. Guztira 235 puntu egin ditu, eta 369 jaso. Puntu gehigarri bat ere lortu du, eta bera erasokoa izan da.

Nuñez Piosseken lesioa

Avironeko berririk txarrena atzo jakin zen, Nuñez Piossek argentinarrak belauneko lotailu gurutzatuak apurtuta baititu, eta hala, denboraldia amaitu du. Argentinako selekzioarekin hartu zuen min, eta atzo egin zizkioten probetan lesio larri hori agertu da. Berarekin batera, Vermis, Fraser, eta Bernard ere ez dira arituko. Thierry, Tomuli, Laurent, Baget, Deen, eta Pez berriz, osatu dira, eta deialdian daude.

Biarritzen Avril, Gaitan eta Thion dira jokatuko ez dutenak. Ez dago azken ordura arte jakiterik Harinordokik jokatuko duen. Selekzio ezberdinetan aritutakoak ere itzuli dira, baina ez dute denek jokatuko.



Inork ez du lehen itzulikoa ahaztu
J.L.

BAIONA

Biarritzek eta Avironek lehen itzulian jokatutako partida ez du inork ahaztu, baionarrek sekulako astindua hartu baitzuten. 54-0 irabazi zuen partida hura Biarritzek Agileran.

Denboraldiaren hasiera besterik ez zen, baina zuri-urdinek erraztasun handiak ematen zituzten garai hartan.

Biarritz ez zen Ligan ongi hasi, baina baionarren aurkako partida ia entrenamendu bat izan zen. Orduan izan zituzten bezalako erraztasunak topatzea zaila izango dute berriro. Zazpi entsegu egin zituzten, eta bost puntuak poltsikoan hartuta joan ziren aldageletara.

Hala ere, Avironek maila nagusian daramatzan bi urteetan, inork ez ditu bi partida irabazi. Orain dela bi urte, Avironek irabazi egin zuen Biarritzen, eta zuri-gorriek lortu zuten garaipena Baionan. Iaz, Olympiquek batu zituen puntuak Agileran, eta baionarrek, Jean Dauguerren. Aurten zer gertatuko den, gaur jakingo da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss