GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-01
- Ohorezko maila
Axio: «Gogotsu gaude Bera Beraren aurka aritzeko»

ORDIZIA

Top 14an bezalaxe, Ohorezko Mailan ere euskal derbia izango da, edo hobeto esanda, gipuzkoarren derbia. Kitmar Ordizia eta Spyro Bera Bera neurtuko dira bihar 15.30etik aurrera Trevijano zelaian, Ordizian.

Partida garrantzitsua da bientzat. Donostiarrek orain dela bi aste lortu zuten denboraldiko lehen garaipena, eta goierritarrek, berriz, jardunaldi berean denboraldiko lehen porrota jaso zuten.

Partida honen atarian, oso gogotsu daudela onartu zuen Axio Arañak, Ordiziako entrenatzaileak: «Oso gogotsu gaude, hau derbi handia da. Getxoren aurka ere jokatu berri dugu, baina Bera Beraren aurkakoak bereziak dira, biak baikara gipuzkoarrak. Haiek izan dira, gainera, gure erreferentzia, eta orain batera gaude. Gainera, iaz bi partidak galdu genituen, eta aurtengoan gauzak aldatzea nahi dugu», adierazi zuen.

Valladoliden aurkako porrota istripu bat izan zela ere erakutsi nahi omen dute: «Hori da gure asmoa. Egia da Ligan orain arte jokatu dena ez dela oso benetakoa. Duela hiru hilabete hasi zen denboraldia, eta lau partida bakarrik jokatu ditugu, eta ez da normala. Gero, Valladoliden, ez genuen gure maila eman. Orain hori erakutsi nahi dugu, ez guregatik bakarrik, baita zaleengatik ere, beti jende asko etortzen baita gure partidetara, eta merezi dute», azaldu zuen entrenatzaileak.

Bera Bera, berriz, uste baino ahulago dabil. Azkeneko partida irabazi zuen, eta balentria handia izan zen, partidako hirugarren minututik jokalari bat gutxiagorekin aritu baitzen taldea txartel gorri bat ikusi ondoren. Ez zen hori gertatzen zen lehen aldia, ordea, bi partida jarraian daramatzate-eta gauza berarekin, eta Ordizian ere bide beretik jarraitzen baldin badute, oso zaila izango dute puntuak eskuratzea. Partida hau zuzenean ikusterik ez dutenek Euskal Telebistako lehen katetik jarraitu ahal izango dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss