GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-01
- Erremontea - Binakako Txapelketa (Faustino Torneoa)
Gazteei aukera ona ematen dieten bost bikote handi
·Juaristi, Ion eta San MIguel barruan; Auzmendi txapelduna kanpoan

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Maila handiko bost bikote saiatuko dira datorren igandetik aurrera erremonteko Binakako Txapelketa irabazten, 36. Faustino Torneoa, hain zuzen. Zeberio II-Ion, Ezkurra-San Miguel, Juaristi-Lizaso, Altuna I-Urrutia eta Altuna II-Eizagirre dira enpresak atondu dituen bikoak eta lehen ligaxkan denek denen aurka jokatu beharko dute, bosgarren sailkatua kanporatuz.

Ondoren, lehen lau sailkatuek finalerdiak bi partidatara jokatuko dituzte ­lehena laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren aurka­. Finala, ondo bidean, urtarrilaren 13an jokatuko dute Galarretan.

Txapelketa Hernaniko Galarreta eta Uharteko Euskal Jai Berriren artean banatuko dute, antolatzaileek bereziki bultzatu nahi baitute Nafarroako pilotalekua. Igandeko Ezkurra-San Miguel eta Altuna II-Eizagirreren arteko lehen neurketa, esaterako, Euskalen jokatuko dute.

Iazko txapelketarekin alderatuta, aldaketa deigarri batzuk badaude. Sei bikoteren ordez bostek hartuko dute parte lehiaketan eta Auzmendi, Zeberio II.arekin batera iaz txapeldun irten zen atzelaria, kanpoan utzi dute. Berritasun nagusien artean, Ion eta San Miguel atzelari gazteak lehen aldiz txapelketan ikustea, eta Jon Juaristi aurrelaria berriz ere lehian sartzea.

Azalpen garbirik ez

Txapeldunetako bat kanpoan utzi izanak harridura sor dezake zaleen artean. Horretaz galdetuta, Juan Antonio Ercilla gerenteak ­Kike Elizalde intendentea ez baitzen Donostiako aurkezpenean izan­ ez zuen asmatu azalpen garbirik ematen.

«Erabakia zaila izan da. Hasieran sei bikote osatu nahi genituen, baina ez genituen guk nahi adinako mailan aritzeko sei bikote ikusten. Azkenean bost biko jartzea erabaki dugu eta, noski, batzuk kanpoan geratzen dira. Jendeari agian arraroa egingo zaio txapeldun bat kanpoan geratzea, baina kirolak gauza hauek izaten ditu. Joko mailak ere gorabeherak izaten ditu urte batetik bestera eta...», utzi zuen airean Ercillak Londres Hotelean egin zuten aurkezpen ofizialean.

Ez daudenen atsekabeak, ordea, ez du daudenen poza estaldu behar, eta sail horretan Juaristi, Ion eta San Miguel nabarmendu behar dira. Aurrelariak orain bi urte ere Lizasorekin jokatu zuen eta, iaz kanpoan geratu ostean, aukera ederra du aurten koadroko atzelari onenarekin udan erakutsitako gorakada biribiltzeko.

Atzelariei dagokienez, Ion Etxeberria aspalditik ari da Galarretan partida garrantzitsuak jokatzen eta Binakakoan sartzea, egungo txapeldunarekin, sari garrantzitsua da. Igor San Miguelek ere, 19 urte baino ez dituen Doneztebeko pilotariak, Ezkurrarekin asko ikasteko aukera izango du. Asteazkenean, erraz menderatu zituzten Zeberio II.a eta Auzmendi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Las coordinadoras delegan la gestión de los Olentzeros
Euskal Herria
El PSOE ve «inaudito» que el PP no se conforme con las detenciones
Euskal Herria
Prisión para dos de los arrestados por la Ertzaintza
Euskal Herria
«No vamos como víctimas, vamos con la cabeza alta a denunciar la tortura»
Kultura
Cinco frontones que llevan el sello de Jorge Oteiza
Kirolak
La plantilla dice «ya basta» a Piterman
Mundua
Sinn Féin exige que se traspase el control policial al futuro Ejecutivo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss